Borrar
Zinema-areto bat. Fotolia
Zinea lagun! izeneko programa hasiko da gaur, Montehermoson

Zinea lagun! izeneko programa hasiko da gaur, Montehermoson

Zine emanaldi bat eta bi lantegi izango dira Gasteizko kulturunean, bihartik ostegunera bitartean

Paul Picado

Lunes, 24 de junio 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Montehermoso kulturuneak Zinea lagun! izeneko programa abian jarriko du gaur. Programa horren helburua gazteen artean zinearekiko interesa piztea da, eta horretarako, zine emanaldi bat eta bi lantegi antolatu ditu bihatik ostegunera bitartean. Bai emanaldia, bai lantegiak, doan dira, baina plaza mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da. Hemen egin daiteke, baina informazio gehiago nahi izanez gero, Montehermoso kulturunera zuzenean ere jo daiteke.

Esan bezala, gaur asteartean hasiko da programa, eta egun horretan, Michael Ocelot zuzendari frantziarraren 'Dilili en París' animaziozko filma emango dute. Dilili Kaledonia Berritik Frantziara etortzen den gazte bat da. Hor, neska gazteen zenbait bahiketa misteriotsu ikertuko ditu banatzailea den lagun baten laguntzarekin. Ikertzen ari den bitartean hainbat pertsonaiarekin egingo du topo, pistak ematen joango direnak.

Filma guztientzat da egokia baina 8 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute. Dinamizatuta egongo da, haur guztiek parte hartu eta beren iritzia eman dezaten. 11:30ean hasi eta gutxi gorabehera 13:30ean amaituko da. Jatorrizko bertsioan izango da, baina gaztelaniazko azpitituluekin.

Bestalde, asteazkenean eta ostegunean narratiba grafiko, zinema eta animazioari buruzko lantegiak izango dira haurrentzat. Parte-hartzaileek lantegi batean edo bietan izena eman ahalko dute, eta 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat batik bat zuzenduta daude. Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Zinema-emanaldia bezala, 11:30ean hasi eta 13:30ean amaituko dira eta egingo dituzten ariketen helburu nagusia haurren sormena sustatzea izango da. Horretarako, eurek sortutako istorioak kontatu ahalko dituzte, betiere animaziozko zinema erabiliz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios