Borrar
Duela urte batzuk Bilboko Carlton Hotelean ospatutako azoka solidarioa.

UNICEFen aldeko Azoka Solidarioa, Maria Cristina Hotelean

Asteburuan ospatuko da Donostiako egoitza horretan, haurren biziraupenerako programetarako dirua biltzeko helburuarekin. Egoera onean dauden objektuak hoteleko harreran entregatu daitezke

Zurekin

Asteartea, 30 azaroa 2021, 17:25

Comenta

UNICEFen aldeko Azoka Solidarioa egingo da abenduaren 3an, 4an eta 5ean Donostiako Maria Cristina-A Luxury Collection Hotelean, 10.00etatik 20.00etara, etenik gabeko ordutegian. Aurten, Gabonetako ohiko hitzordua UNICEFen 75. urteurrenean kokatzen da, urte berezia izanik, haur eta nerabeen eskubideen alde Nazio Batuen Funtsak 1946tik egindako lana ospatuz. «UNICEFentzat oso urte berezia da aurtengoa, eta enpresen, boluntarioen eta herritarren aldetik beti sentitu dugun erantzuna eta babesa izatea espero dugu», adierazi du Iratxe Elso UNICEFeko Euskal Herriko Batzordeko Zuzendaritza Batzordeko Gipuzkoako ordezkariak.

  • Non Maria Cristina – A Luxury Collection Hotela. Argentinako Errepublika kalea, 4 – 20004 Donostia.

  • Noiz abenduaren 3tik 5era, ostirala, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera doan.

  • Artikuluen bilketa dagoeneko egin daiteke, igandean Azoka Solidarioa itxi arte.

Egoera onean dauden artikuluak Maria Cristina Hoteleko harreran utzi daitezke, Argentina Errepublika kaleko sarreratik sartuta. Iratxe Elsok azaldu duenez, «abenduaren 5era arte, azoka bukatzen den momentura arte, alegia, liburuak, jostailuak, arropa, oinetakoak, etxetresna elektrikoak, eskulanak, altzariak eta egoera onean dauden bestelako osagarriak ekar daitezke hotelera». Artikuluak hotelera eramateko ordutegia 10.00etatik 12.00etara eta 19.00etatik 21.00etara da.

Abenduaren 3an, ostiralean, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren eta Isidro Elezgarai UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidentearen eskutik emango zaio hasiera ekimenari. Iaz, osasun-murrizketen ondorioz ezin izan zenez egin, aurtengo edizioa asmo eta gogo berarekin jarri da abian, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko boluntarioen eta Maria Cristina-A Luxury Collection Hotelaren laguntzarekin. Abenduaren 5ean, igandean, 19:00etan, amaiera ekitaldian, aldez aurretik 5 eurotan saldu diren txartelekin opariak zozketatuko dira. Azokarako sarrera doakoa da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, bildutako dirua UNICEFen haurren biziraupenerako programetara bideratuko da; izan ere, txertoak urtean 2-3 milioi bizitza salbatzen dituzten soluzio txikiak diren arren, munduan oraindik 17 milioi haurrek ez zuten bat ere jaso iaz. Goazen ba egoera horri buelta ematera!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo UNICEFen aldeko Azoka Solidarioa, Maria Cristina Hotelean

UNICEFen aldeko Azoka Solidarioa, Maria Cristina Hotelean