Borrar
Hortaz, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako ikertzaile den Idoia Ochoak egindako Moss metodo berriak lagin bakarretik hainbat ikertzeko aukera ahalbidetzen du. TECNUN

Tumoreetako mutazio txikienak antzemateko dinamika garatu dute Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan

Metodo honen nondik-norakoen inguruan Nature Communications aldizkarian mintzatu dira

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 26 apirila 2021

Comenta

Tumoreetako mutazio txikienak antzemateko dinamika garatu dute Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan. Hala da eskola honetako ikertzailea den Idoia Ochoak garatu duena. Metodo honen nondik-norakoen inguruan Nature Communications aldizkarian mintzatu dira.

Minbiziaren eragile esanguratsuenak gene ezberdinetako mutazioak dira. Horietako batzuk lerro germinalean bereganatzen ditugu, hau da, jaiotzean heredatzen ditugunak dira. Mutazio somatikoak, berriz, norbanakoaren bizitza osoan barrena jazo egiten dira, urteek aurrera egin ahala mutaziook zelula-populazio batean pilatu ahala sor baitaitake minbizia. Hori dela medio, ezinbestekoa da gaixotasun horiek goiz topatzeko eta baita tratamendu pertsonalizatuak lantzeko ere, bakarreko mutazio somatiko txikiak identifikatzea.

Tratamendu pertsonalizatuak benetan eraginkorrak bilakatzeko tumorearen mutazioen heterogeneotasun-maila kalkulatzea garrantzitsu xamarra da. Izan ere, horrek tumoreari atzerabegikoa egiteko aukera aurkezten du, horrela immunoterapiaren kontra izango duen erantzuna aurreikusteko erreminta ezinhobea dena, hain zuzen ere. Dena den, horietako askotan heterogeneotasuna nukleotido bakarreko mutazioek baldintzatzen dute. Hortaz, nahiko konplexua izaten da hura bera antzematea, sekuentziazio-akats txikiekin uztartu egiten baitira.

Mutazio ñimiñoak topatzeko hainbat egitasmo jarri dira martxan azken urteotan. Baina, horiek guztiek lagin bakarraz baliatzen dira hori identifikatzeko, eta ez da nahikoa karakterizazio zehatza edukitzeko. Hortaz, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako ikertzaile den Idoia Ochoak egindako Moss metodo berriak lagin bakarretik hainbat ikertzeko aukera ahalbidetzen du, logaritmo matematiko bati esker. Hori dela bide, tumorearen ikuspegi anitzago eta osatuago bat izan dezakete aztertzaileek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Tumoreetako mutazio txikienak antzemateko dinamika garatu dute Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan

Tumoreetako mutazio txikienak antzemateko dinamika garatu dute Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan