Borrar
Iazko edizioan jose mari lopez

Superbowl estiloko ikuskizuna aizkolariekin

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia azaroaren 13an ospatuko da Bilbao Arenan, kirola eta musika uztartuz

leire larrazabal

Osteguna, 27 urria 2022, 10:23

Comenta

Amerikar Estatu Batuetako Superbowl estiloko ikuskizuna hementxe bertan. Lehen mailako kirolariak eta kultura edo ikuskizuna uztartuz. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia datorren azaroaren 13an, igandean, ospatuko da Bilbao Arenan, 12.00etatik aurrera. Bertan, gizonezkoen mailako sei aizkolari onenak (Eneko Otaño, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugarza, Julen Alberdi, Ibai Soroa eta Txomin Arzaloa) eta emakumezkoen mailako hiru izango dira aurrez aurre: Irati Astondoa, Nere Arruti eta Uxua Ansorregi.

Baina, esan bezala, ikuskizun ukitua ere izango du. Horretarako, kirola musikagaz loratuta eskainiko dute; Zetak, Süne edo Zea Mays taldeak zuzenean entzuteko aukera izango delarik. Ekitaldi honen bidez, herri-kirolei eta euskal kulturari babesa emango zaie ikusgarritasun handiagoa eskainiz. Bestalde, Sherpa.ai taldeak emakumezkoen kirola babesten jarraitzen du eta, esan bezala, berriz ere, emakumezkoen maila izango du.

«Proiektuaren helburua aizkolaritza modernizatzea, kirol hau profesionalizatzea eta garai berrietara egokitzea da», aizkolarien esanetan. Liga profesionalak dituen beste kirol batzuen maila berera igo nahi da, hala nola futbolera, pilotara edo arraunera. Aurtengo edizioan, sarreren salmentaren portzentaia handi bat Fair Saturday Fundaziora joango da, Sherpa.aik kulturari ematen dion babesaren beste adibide bat bezala.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko sarreren salmenta eskuragarri dago Kutxabank-Sarreren salmenta plataformaren bitartez. Txapelketaren informazio guztia aizkolaritxapelketanagusia.eus helbidean jarraitu ahal izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Superbowl estiloko ikuskizuna aizkolariekin

Superbowl estiloko ikuskizuna aizkolariekin