Borrar
Film berriko trailerretik ateratako irudi bat. Youtube

'Spider-man: No Way Home' filmaren trailer berriak zalegoa zoratu du

Zaleek Andrew Garfield eta Tobey Maguire aktoreen presentzia espero dute filmean, 'Sony'-k egindako filtrazioak indartuta

Ander Retolaza

Asteazkena, 17 azaroa 2021, 22:58

Comenta

Beste behin, zaleek burua galdu dute Spider-man pertsonaiaren film handiena dirudienarekin. 'Sony Pictures' eta 'Marvel Entertainment' enpresek zalegoa pizteko ahalegin ugari egin dituzte, eta argi adierazi dute apustu handia dagoela film honetan. Azkena, 'Spider-man: No Way Home' filmaren bigarren trailerra, asteazken goizaldean kaleratu dena.

«Peter, munduak erabaki bat hartzera behartu zaitu», dio ikus-entzunezkoan Willem Dafoeren ahotsak, haren presentzia 'Duende Verde' gisa erabat baieztatuz. Bere alde, gainera, 'Lagarto' edota 'Hombre de Arena' ageri dira trailerrean, haien itxurak lehen aldiz erakutsiz. Gaizkile horien aktoreak ez daude baieztatuta baina bai 'Electro'-rena, Jamie Foxx-ek antzeztuko baitu. Lan makala du, bada, Spiderman-ek hainbat maltzur batera borrokatzen.

Era berean, Alfred Molinaren 'Doc Oc' nabarmen ageri da aurrerapenean, eta, garrantzitsuena, pistak utzi ditu Marvelen 'Multiverso'-aren inguruan. «Zu ez zara Peter Parker» diotzo Tom Holland-en Spider-man pertsonaiari, hark beste bat ezagutzen baitu, Tobey Maguire aktorearena, hain zuzen. Hori dela eta dago zalegoa filmaren nondik norakoak egunean jarraitzen, ea Andrew Garfield eta Maguire beraren presentzia baieztatzen den esperoan. Hilabetea hasi zenetik, #spidermannowayhome traola 'Trending Topic' zerrendan izan da Twitter sare sozialean ia egunero.

Honakoa hainbat filtrazio izan direlako gertatu da. Irudi horietan Andrew Garfield eta Tobey Maguire aktoreen presentzia nabarmentzen da, bai eta kaleratzeko zegoen trailer bat ere. Honi jarraiki, Tom Holland aktoreak 'Total Film' astekariari azaldu zion igarotako astean antzinako pertsonaiak bueltan egotea harrigarria dela. Gainera, zalegoa piztu nahi izan zuen: «Filmak hiru belaunaldi batuko ditu».

Harritzekoa da Hollywoodetik hainbat filtrazio zein zurrumurru agertzea, zinema industria aski ezaguna baita haren abileziagatik sekretuak gordetzen. Dirudienez filtrazioek jendea aretora hurbiltzea lortzea dute xede, pandemia behingoz garaitzeko helburuarekin. Hori dela eta arnastu dituzte zurrumurruak, nahiz eta komunikatu ofizialik ageri ez.

Bueltan dira

Tobey Maguire aktoreak 2002.urtean egin zuen Sam Raimirekin batera 'Spider-man' filma, beste bi luzemetraiekin osatu zena triologia: 'Spider-man 2' (2004) eta 'Spider-man 3' (2007). Andrew Garfield-ek, aldiz, 'The Amazing Spider-man' filmean lan egin zuen armiarma heroi gisa 2012.urtean, jarraipen bat izan zuena 2014.urtean: 'The Amazing Spider-man 2: El Poder de Electro'. Film horien pertsonaiak berriz ere agertzea erabat ezinezko zuten zaleek, hortik egun dagoen zoramena film honen harira. Bai 'Sony' zein 'Marvel' enpresek, pertsonaien ohiartzuna ikusita, 'Multiverso' baten inguruko apustua gauzatzen hasi ziren 'Spider-man: Far From Home' filmetik hona.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Spider-man: No Way Home' filmaren trailer berriak zalegoa zoratu du

'Spider-man: No Way Home' filmaren trailer berriak zalegoa zoratu du