Directo Más de 2 kilómetros de retenciones en Santo Domingo por la avería de un coche
Pello Reparaz, elkarrizketa batean. Mireya López
Buru-belarri

Mitoaroa edo euskal musikaren aro berria

Zetak taldeak musikal moduko ikuskizun berezia egin du asteburu honetan Illunben eta 'Mitoaroa III' ikuskizuna eskainiko du ekainaren 20an San Mamesen

Martes, 9 de septiembre 2025

Zalantzarik gabe esan dezaket asteburu honetan euskal banda batek egin duen ikuskizun berezienean egon naizela. Pello Reparaz buru duen Zetak taldeak Illunbe hiru aldiz bete du azken egun hauetan Mitoaroa izeneko saioaren bigarren edizioan. Musikalaren antza duen 'show' bat sortu du eta Navarra Arenan lehenengo kapitulua aurkeztu eta gero, jarraipena azaleratu zuen Donostian. Hirugarren atala ekainaren 20an ikusiko dugu Athleticen San Mamés zelaian. Hori bai aurrerapausoa. Artista euskaldun batek eman duen kontzerturik handiena izango da. Mitoaroa III 2084 urtean kokatuko da, gizarte distopikoan.

Publicidad

Askotan aipatu dut txoko honetan Pello Reparaz oso pertsona azkarra dela. Gauzak patxadaz egitea gustatzen zaio. Pentsatzeko denbora hartzen du. Arriskuak hartzen ditu ere, noski, eta askotan gainera. Baina agian hori da arrakastaren sekretua. Kuraia. Ausardiak saria du. Kontzertu handia baina arrunta egiteko aukera zeukan, baina burua haustea erabaki du behin baino gehiagotan. Mitoaroa kontzeptuari Zeid Fest ekitaldia gaineratu behar diogu. Jaialdi bat martxan jarri zuen BEC-en eta laugarren ediziorako Crystal Fighters taldea ekarri zuen.

Mitoaroa II Illunben ospatu da. Sara Santos

Duela ez hainbeste urte euskarak ateak ixten zituela pentsatzen genuen. Gure mezua euskal hizkuntzan hedatzeko arazoak zeudela. Ez zela nahibeste hedatzen. Zorionez, azken garai honetan, eta besteak beste, Mitoaroa bezalako ekintzei esker, pentsaera hori aldatzen ari gara. Izaro, Berri Txarrak, ETS eta Fermin Muguruza bezalako artistek begibistan jarri dute euskal musikak areto erraldoiak ere betetzeko gaitasuna daukala. Eremu horiek ez dira bakarrik nazioarteko artistentzat.

Dirua behar da, noski. Baina konfiantza ere. Apostua egitea. Gure mugetatik kanpo egiten bada, zergatik ez hemen? Mitoaroa handi pentsatzea da eta posible dela sinestea.

Komedia, drama, tradizioa, antzezpena, ikusgarritasuna, soinu bikaina, abestiak gidoia markatzen eta gonbidapen bikainak. Horiek izan dira Mitoaroa II.ren osagaiak. Urtarrilean Iruñean egindako ekitaldia aldatu, hobetu eta handitu egin dute eta ziur gauza bera gertatuko dela datorren ekainean San Mamesen. Erronka erraldoia da, baina merezi izango du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad