Borrar
EFE

Sidneyk energia berriztagarriak soilik erabiltzen ditu

Egitasmoa martxan dago uztailaren hasieratik eta aldaketa klimatikoaren aurkako aurrerapauso ikaragarria da

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 16 uztaila 2020, 23:53

Comenta

Sidneyk jada energia berriztagarriak soilik erabiltzen ditu. Hala, hirian kudeatzen dituzten energien % 100 dira mota honetakoak. Egitasmoa martxan dago uztailaren hasieratik eta aldaketa klimatikoaren aurkako aurrerapauso ikaragarria da.

Izan ere, Australiako hiri honek pasa den urtean 60 milioiko hitzarmen bat adostu zuen, aurten eguzkiaren energiarekin eta energia eolikoarekin soilik elikatzeko asmoz. Flow Power enpresak hornitzen du energia mota honetaz hiri osoa. Horretarako hiriak Hego Gales Berrian dagoen energia eoliko eta eguzki energiaren esparru aitzindari batetaz baliatu da. Ekimen berri honen bitartez hiriak 500.000 dolar aurreztuko ditu urtean eta 20.000 tonatan gutxituko ditu atmosferako CO2 isuriak.

Energia berriztagarrien % 75 haizetik dator eta gainerakoa, aldiz, eguzkiak igorritako energiagatik, hain zuzen. Hori dela medio, hiriko esparru guztiek energia garbi honen bitartez funtzionatuko dute aurrerantzean, hala nola, kaleko argiek, eraikin publikoek edota udaletxeak. Aipatu bezala, Hego Gales Berriko Gobernuak eguzkiaren argi izpiez hornitzen den landetxe komunitarioa jarri du abian, eta honen bitartez 1.000 etxe inguru behar duten energiaz elikatzen ditu.

Sydney hiriaz gain, Australiako Newcastle hiriak ere energia berriztagarrien erabileraren aldeko urratsa eman du. Hortaz, hiri horietako bi alkateek eskua luzatzen diete herrialdeko beste hiriei energia garbien aldeko bide berria har dezaten. Jada nazioartean badira % 100 energia berriztagarriekin funtzionatzen duten zenbait hiri nazioartean, Burlington, Basilea eta Reykjavik, esaterako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sidneyk energia berriztagarriak soilik erabiltzen ditu

Sidneyk energia berriztagarriak soilik erabiltzen ditu