Borrar
Grabaketa lana Haritz Harreguy Studio ospetsuan burutu dute Nogen

Nogen musika taldeak 'Mila aldiz' kanta kaleratu berri du

Talde donostiarraren hurrengo lan luzearen aurrerapen abestia da

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 17 ekaina 2020, 23:39

Nogen musika taldeak «Mila aldiz» euren hurrengo lan luzearen aurrerapen abestia kaleratu berri du. Grabaketa lana Haritz Harreguy Studio ospetsuan burutu dute eta masterizazioa, aldiz, Ultramarinos konpainiako Victor Garciak landu du.

Era berean, animazioak paper garrantzitsua jokatu du obra berrian. Hori Ander Peretz de Aranzarena eta Pau Grossek landu dute. Diseinu grafikoaren edizioa, berriz, Jabier Rodriguezek gidatu du eta zuzendaritzan eta gidoigintzan Ander Merino eta David Denaro ibili dira.

Nogen 2016.urtean Donostian jaiotako folk-pop kutsuko musika banda da. Markel Idigorasek Danimarkan egindako egonaldi baten ondorio da. Lehendabiziko uneetan hiru kidek osatzen zuten taldea: Ane Neguerela abeslariak, Alex Irazusta gitarristak eta Markel Idigoras ukelele-jole eta bigarren abeslariak.

Taldea 2016ko irailean estreinatu zen eta hortik eta hilabete batzuetara beste bi pertsona batu zitzaizkien taldera: Olatz Cuevas baxu-jotzailea eta Jokin Guillisagasti bateria-jotzaile eta koruen sortzailea. 2018. urtean Eider Saezek Ane Neguerela ordezkatu zuen abeslari gisa.

Bere musika ibilbide oparoan bi disko kaleratu ditu Nogen taldeak. Lehendabizikoa 2017. urtean iritsi zen, «Lys» izenekoa eta urte bat beranduago gaur arteko azken lana argitaratu zuten, «Liv til doden». Euskaraz eta ingelesez abesten dute orotara eta ahots armonia landuak eta baxu-bombo erritmo markatuak aurkezten dituzte. Nahiz eta gehienbat folk-pop estiloko musika landu, askotan Indie eta Rock estiloetara ere egiten dute salto.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nogen musika taldeak 'Mila aldiz' kanta kaleratu berri du

Nogen musika taldeak 'Mila aldiz' kanta kaleratu berri du