Borrar
Desirée Hernández, Miriam García eta Antonia Gómez nerabeen irudia.
Netflixek 'Alcasserreko Kasua' hizpide duen dokumentala emango du

Netflixek 'Alcasserreko Kasua' hizpide duen dokumentala emango du

Duela 26 urte Valentziako udalerri horretan hildako hiru neska adingabeen kasuaren ikerketaren eta epaiketaren nondik-norakoak aztertuko dira ostiralean hasiko den bost kapituluko lanean

unai sarriugarte

Martes, 18 de junio 2019

Netflix 'Alcasserreko Kasua' hizpide duen bost kapitulu dituen dokumentala ematen hasiko da ostiralean. Duela 26 urte Valentziako udalerri horretan hildako hiru neska adingabeen kasuaren ikerketaren eta epaiketaren nondik-norakoak aztergai dituen kontakizuna. 14 urteko Desiree Hernández, Miriam Garcia eta Antonia Gómez hiru nerabeen bahiketa, bortxaketa, tortura eta hilketaren prozesua dago aztergai bertan.

Nerabeak 1992ko azaroaren 13an desagertu ziren autoestop egiten ari zirenean Picasent udalerriko diskoteka batera joateko. Euren gorpuak desagerrarazi eta 75 egunera bi nekazarik aurkitu zituzten La Romana izeneko paraje batean, Tous aintziratik hurbil.

Telebista kate pribatuak 90. hamarkadaren hasieran jaio ziren, Antena 3 edota Telecinco esaterako eta 'Alcasserreko Kasuak' lehen une horietako atentzioa harrapatu zuen. Gertaera honek gizarte espainiarra erabat astindu zuen.

Dokumentalak 58 testigantza aurkezten ditu. Edonola ere, 160 pertsona elkarrizketatu egin ziren eta 228 orduko elkarrizketak grabatu. Datu horiek aztertzeko urte bat eta erdi behar izan zituzten. Gainera, epaiketaren 5.500 orri eta sumarioaren beste 400 aztertu egin dira. Kontakizunak Miriam Garcia, Toñi Gomez eta Desire Hernandezen familien oniritzia izan du.

Elia Leon Siminianik zuzendu eta Ramon Camposek (Bambu Produkzioak) ekoitzi du bost kapitulu izango dituen dokumentala, 'Asuntaren Kasua' (2017) programak izandako ekipo berdina. Ostiral honetan estreinatuko den kontakizunak komunikabideek ikusentzuleengan izan dezaketen arriskua izango du aztergai. Komunikazio protokoloek ez zuten gaur egungoekin zerikusirik.

Bi pertsona izan ziren hilketagatik leporatuak: Antonio Angles eta Miguel Ricart. Lehenengoak, gertaeraren ustezko egile materialak, egun bere arrastorik gabe jarraitzen du poliziak. Angles harrezkero Interpolen web orrialdean ageri da munduko pertsona bilatuenen artean. Miguel Ricart, berriz, 2013. urtean irten zen espetxetik Parot Doktrinaren indargabetzearen ondorioz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Netflixek 'Alcasserreko Kasua' hizpide duen dokumentala emango du