Neskameen jantziak
Eskolan ikasi genuen noiz hasten ziren urtaroak, beti 21ean. Baina nork bere mugarriak ditu. Haur, ikasle eta gurasoek eskolak ixten direnean, laneko ordutegia aldatzen denean edo suertatu zaizkizun oporren hasiera egunean. Niretzat, bero itogarria bero, etxe ondoko haur parketxoan lehen neskame uniformeduna kulunka bat bultzatzen ikusi nuenean hasi zen uda. Heldu dira lehen udatiarrak gurera ('bañista' esaten zaie oraindik ere). Beraz, hasi da uda.
Publicidad
Ez dakit zergatik, baina gauza da udako neskame uniformedunei buruzko tesi oso bat idatzi dezakedala. Hamarralditan antzeman ditut, etxetik bertatik, aspalditik ikusi dut zein den haien jatorria, haien janzkera, libre daudenetan aukeratzen duten bilgunea.
Filipinarrek osatzen zuten gehiengoa aspalditxoan, haien atzetik magrebtarrak etorri ziren eta orain gehiengoak Hego Amerikan du jatorria. Soineko urdinskak edo arrosak eramaten zituzten aspaldian, aurreko mantal zuria gainetik, batzuetan, kapela eta guzti.
Gogoan dut horrela jantzitako neskame batekin egin nuela topo duela hamarraldi pare bat, nire aurretik egunkaria erosten ari zela. Saltzaileak esan zidan harrotasunez ateratzen zirela horrela jantziak egunkaria eta ogia erostera, horrek esan nahi zuelako etxe on batean ari zirela lanean, ez erdipurdiko batean.
Bada orain, bañisten neskameek ospitaletako erizain eta laguntzaileen arropak janzten dituzte, galtzak eta goiko partea gehienetan urdin argiak, batzuetan arrosak. Joan den urtean, Alardearen entsegu batean, etxera nindoala 'mixta' esaten zaion konpainiarekin egin nuen topo. Azalduko dut. Mixta, ez emakumeak onartzen dituelako, udatiarrez eta bertakoez osatua dagoelako baizik. Nire ondoan, erizainez jantzitako neskame bat, bi haur eskuetatik helduta zihoan. Bada, halako batean esan zuen: «niños, aplaudid, que viene papá». Eta ia-ia burmuina lehertu zitzaidan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión