Kataluniako Sariek Karra Elejalde eta 'El hoyo' luzemetraia saritu dituzte
ZINEMA ·
Bestalde, Euskal Irrati Telebistaren esku hartzea aurkezten duen 'O que arde' ere saritua izan daUNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 20 urtarrila 2020, 22:05
Kataluniako Zinema Sariek Karra Elejalde eta 'El hoyo' luzemetraia saritu dituzte. Gasteizeko artistak gizonezko aktore onenaren Gaudi saria jaso du, 'Mientras dure la guerra' filmean Miguel de Unamuno olerkariaren papera antzezteagatik. 'El hoyo' euskal ekoizpenak, aldiz, efektu bisual onenen garaikurra eskuratu du.
Pasa den igandean, urtarrilak 19, ospatu zuten Bartzelonan Kataluniako Gaudi sarien gala. Aipatu bezala, epaimahaiak Fernando Amenabarrek gidatutako 'Mientras dure la guerra' filmean Elejaldek antzeztutako paper ikaragarria aintzatetsi nahi izan du. Era berean, Galder Gaztelu-Urrutia euskal zinemagilearen luzemetraiak aurkezten dituen efektu bisual paregabeak saritu dituzte. Bestalde, Euskal Irrati Telebistaren esku hartzea aurkezten duen 'O que arde' filmak europar ekoizpen onenaren eta argazkigintza hoberenaren Gaudi sariak irabazi ditu.
Carlos Karra Elejalde aktore eta umorista arabarra da. Lehendabiziko filma 1987an egin zuen, 'A los cuatro vientos'. Era berean, paper nabariak egin zituen 'Vacas', 'Airbag' eta 'La ardilla roja' filmetan. 2014ean Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako 'Ocho apellidos vascos' filmean Dani Rovira, Clara Lago eta Carmen Machi aktoreekin batera antzeztu zuen. Antzerkian ere lan egin izan du 'La kabra tira al monte' eta 'La kabra y Miss yoes' antzezpenetan.
Halaber, 'El hoyo' 2019. urtean kaleratutako Galder Gaztelu-Urrutia bilbotar zinema zuzendariaren zientzia fikziozko satira film bat da. Iván Massagué, Antonia San Juan, Zorion Egileor, Emilio Buale Coka eta Alexandra Masangkay aktoreek antzeztu zuten. 2019ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, eta Midnight Madness saileko Ikusleen saria eskuratu zuen.