Borrar
Elkarretartzeok ikastola guztietan gauzatuko dira ostiral horretan. IKASTOLEN ELKARTEA

Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz gauzatzeko eskubidearen aldeko elkarretaratzea egingo dute martxoaren 4an

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariek eta Azterketak Euskaraz! Kolektiboak eskua luzatu diete guraso, langile eta euskaltzaleei egitasmo honetara batu daitezen

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 18 otsaila 2022, 20:28

Comenta

Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz gauzatzeko eskubidearen aldeko elkarretaratzea egingo dute martxoaren 4an. Hala, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariek eta Azterketak Euskaraz! Kolektiboak eskua luzatu diete guraso, langile eta euskaltzaleei egitasmo honetara batu daitezen. Elkarretaratzeok ikastola guztietan gauzatuko dira ostiral horretan.

Izan ere, Baxoari dagokionez ikasleek ez dakite oraindik froga euskaraz egiteko aukera izango ote dutenik. Hauexek Batxilergoko Berezitasuneko bi probak eta Ahozko Handia dira. Abenduaren 14ko oharrak dioenaren arabera, zenbait proba euskaraz egin ahalko dira. Dena den, gaur egun Parisek ez du zehaztu zeintzuk izango ote diren euskaraz egin daitezken frogak.

2019. urtean Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Frantziako Hezkuntza Ministerioak akordio bat berretsi zuten Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketok euskara hizkuntzan gauzatzeko helburuarekin. Baina, Hezkuntza agintariek, egitasmo hauxe berrinterpretzeko aukera dute, baita ikasleak azterketak frantsesez soilik egitera mugatu ere. Brebetan ere gauza berbera gertatzen da, proba horien antolakuntzarako arazo teknikoak daudela nabarmentzen dutelarik.

Era berean, Iparraldeko ikastoletako guraso, langile eta ikasleei Euskal Herriko ikastola guztien elkartasun eta babes osoa adierazi nahi izan diete. Horrez gain, erakundeei, alderdi politikoei eta gainontzeko eragileei elkarretaratzean parte-hartzera ere animatzen dituzte. Euren esanetan, hau ez da Seaskako komunitatearen aurkako erasoa soilik, baizik eta, euskarari, euskal kulturari, euskaraz bizi nahi duen herri bati egiten zaion erasoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz gauzatzeko eskubidearen aldeko elkarretaratzea egingo dute martxoaren 4an

Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz gauzatzeko eskubidearen aldeko elkarretaratzea egingo dute martxoaren 4an