
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Pasa den astean, Hekuntza Sailaren arduradunek azken ebaluaketaren emaitzak aurkeztu zituzten. Sakonean aztertu genituen, emaitzen beherakadaren berri emanez eta datuak minimo historikoetara zergatik jaitsi diren aurkitzen saiatuz. Eta halaxe egin genuen, nahiz eta Hezkuntza Sailak izugarrizko manipulazio ariketa egin. Erakundeek horrelako desinformazioa zabaltzea oso larria da.
Kontua da, bi Ebaluazio Diagnostiko mota daudela: etapa erdikoak eta etapa amaierakoak. Antzekoa dirudien arren, ez dute zerikusirik. Lehenengoa, 2023an egindakoa, handiena eta aberasgarriena da, LHko 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztien maila akademikoa aztertzen baitu (guztira, 41.000 ikasle baino gehiago). Besteak, ordea, 10.000 ikasleri baino ez die erreparatzen. 2024an burutu zen. Ebaluazioak ezagutzen dituzten hainbat ikertzailek azaltzen dutenez, galderak eta ebaluazio bera oso ezberdinak dira. Beraz, ezin dira alderatu.
Baina hori bost axola Sailari. Prentsa ohar batean, erabat nahastu zituen bi analisiak. Honela zioen testuak: «Bigarren Hezkuntzan, gaztelaniazko hizkuntza-komunikazioari buruzko datuak hobetu egin dira: 2023an 17 puntu jaitsi bazen, 2024an gora egin du, eta 5 puntu hobetu da 2022tik. Zientziarako gaitasuna ere handitu egin da: 2023an 17 puntu jaitsi zen, baina 2024an aurreko mailetara itzuli zen».
Kontua da erdi etapako inkestaren arabera, izugarrizko jaitsiera egon zela 2023an, 17 puntukoa bai gaztelanian zein zientzian, baina Hezkuntza Sailak errealitatea makilatzen saiatu zela 2024ko txostenarekin. Hau da, 2023ko datuak (erdi etapakoak) aurreko txosten berarekin konparatu egin beharko lirateke; kasu honetan, 2019koekin. Eta 2024koak (etapa amaierakoak), 2022an egindako analisiarekin. Aldiz, datuak manipulatu egin dira, prentsa-oharrean ikasle kopuru ezberdinak, galdera ezberdinak eta maila ezberdinak kontuan hartu baitira.
Hala ere, komunikabide gehienek ontzat eman zuten Sailaren bertsioa eta, adibidez, «Euskal ikasleen gaztelania eta zientzia maila hobetu da» bezalako titular bat irakurri ahal izan genuen. ELCORREOkoa guztiz kontrakoa zen: «Euskal ikasleen gaztelania eta zientzia mailak behera egin du». Nork esaten du egia?
Desinformazio ariketa hau oso larria da. Ikasleen maila izugarri jaitsi da azken urteotan, eta herri mailako erronka horri aurre egiteko gardentasuna eta ausardia behar dira. Eta ez gezurrak, desinformazioa eta manipulazioa. Hezkuntza Sailak ezkutatu egin du txosten nagusia urte oso batean, eta orain partzialki argitaratu du, zerikusia ez daukan beste batekin erabat nahastuz. Ez al da hori, azken finean, gizarteari informazioa lapurtzea?
Nazioarteko testuinguru oso konplexu honetan, gure arduradunek mesede gutxi egiten diote gure demokraziari horrelako gauzak eginez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.