Borrar

'Gris' antzezlana Pabellón6 aretora bueltatu da

Karaoke moduko ikuskizuna da eta euskal abestirik garrantzitsuenak entzuteko aukera bikaina da

S. Cantera

Astelehena, 23 abuztua 2021, 20:48

Comenta

'Gris. Morirse en Bilbao' ikuskizunaren abizena Doctor Deseoren 'De nuevo en tus brazos' abestiaren esaldirik famatuena da. Francisek hoberena Bilbon hiltzea dela kantatzen du. Letrak hiriaren ezaugarriak errepasatzen ditu, omenaldi bikaina da. Pabellón6 aretoan ikusgai dagoen antzezlanak euskal gizarteko melodietan zehar egindako ibilbidea eskaintzen du. Gainera, Pabellón6ko Gazte Konpainia izango da istorioa taularatuko duena.

Karaoke eta antzezlan arteko obra hau Ane Pikaza aktore eta ilustratzaileak zuzentzen du. Laguntzaile gisa, Aitor Borobia du ondoan. Esan bezala, Gazte Konpainiakoak dira antzezleak, baita koreografiaren autoreak ere. Baina zeintzuk dira istoriaren protagonistak? Kepa Alesso, Aitor Echarte, Leire Ormazabal, Itxaso Gil, Sandra Tejero eta Yeray Vázquez dira. Egilea David Caiña da eta zuzendaritza musikala eta soinu espazioa Urtzi Izaren esku dago. Jantzien arduradunak Leire Legarra eta Nerea Rodríguez izan dira eta kartela Iñigo Cobo zuzendariak egin du.

Istorioa 1992an hasiko da, Bilbon. Momentu horretan, Eskorbutoko Iosu Expósito musikaria hil berri da. Gainera, Guggenheim eta Metro Bilbao eraikitzeko planak gero eta aurreratuagoak dauden bitartean, Navaleko eta Labe Garaiko gatazkek aurrera jarraitzen dute. Bitartean, Rendez-Vous izeneko karaokea bere urteroko lehiaketarako prestatzen ari da, eta bertan bilduko dira Bilboko ordezkariak izan diren eta izango direnak.

Momentu horretan bertan hasiko da, antzezlanaren sortzaileen hitzetan, «gure hiria betirako aldatu zuen gaua». Bilboko historia aldatuko duela adierazi dute. Hau dela eta, 'Gris. Morirse en Bilbao' karaoke-musikal bat da. «Ez dezagun inoiz ahaztu nondik gatozen», eskatu du lantaldeak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Gris' antzezlana Pabellón6 aretora bueltatu da

'Gris' antzezlana Pabellón6 aretora bueltatu da