Borrar
Durangoko Ibaizabal ikastolako ikasle sarituak GAZTEDI

Durangoko Ibaizabal ikastolako proiektu batek irabazi du Gaztediren jasangarritasun eta birziklatze lehiaketa

Ingurugiroaren garrantziaz kontzientziatzen duen sariketak beste bi aitortza eman dizkie IES Ermua BHI institutuko ikasleei

NAHIKARI CAYADO

DURANGO

Osteguna, 25 otsaila 2021, 18:35

Comenta

Durangoko Ibaizabal ikastolako talde batek irabazi du Gaztedi programaren Precious Plastic Durangaldea ekimena, eskualdeko gazteen gaitasun ekintzaileak eta sortzaileak sustatzeko helburua duena. Jasangarritasunaren eta birziklapenaren inguruan kontzientziatzea ere proposatzen duen lehiaketak beste bi sari eman dizkie IES Ermua BHI institutuko ikasleei.

Ikastetxe durangarrak aurkeztutako proiektua plastiko birziklatuz egindako tako bat izan zen, mahaiko herrena berdintzeko. Zigarroen zigarrokinak uzteko hautsontzi eramangarri baten eta etxean energia aurrezteko argi sentsore baten proposamenak ere saritu dituzte, biak ere Ermuko ikastetxeak aurkeztutakoak. Azken hori I'm Bizi ekimenaren barruan kokatzen zen. Taldeei emandako sariak Elkar liburu dendan gastatzeko erosketa txartelak izan dira, 200 eta 100 euroko balioa dutenak.

Hitzaldia, atzeratuta

Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, bestalde, publiko gazteari zuzendutako hitzaldia datorren ostegunera, martxoaren 4ra, atzeratuko da. Arratsaldeko seietan hasiko da eta elikadura egoki eta osasungarri bat izatearen garrantziaz ariko dira bertan. Modu telematikoan egingo denez, izena aurretiaz eman beharko da asteazkena, martxoaren 3a, baino lehen. Interesatuek 94 623 25 22 telefonora deitu beharko dute, edo 'behargintza.mdurango@bizkaia.org' helbidera mezu bat idatzi.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Ibaizabal ikastolako proiektu batek irabazi du Gaztediren jasangarritasun eta birziklatze lehiaketa

Durangoko Ibaizabal ikastolako proiektu batek irabazi du Gaztediren jasangarritasun eta birziklatze lehiaketa