Borrar
Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Durangoko Azoka duela urte batzuk. Ignacio Pérez

Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko inskripzioa hasi da!

58. edizioa sortzaileen eta kulturzaleen topaleku bilakatuko da abenduaren 6tik 10era

Astelehena, 4 iraila 2023, 12:31

Comenta

Udako oporren agurrarekin proiektu eta ekitaldi kultural asko abiatzen dira, eta beste hainbeste prestatzen hasten dira. Hala, oraindik hilabete batzuk falta badira ere, Durangoko Azoka motorrak berotzen hasi da, eta, antolatzaileek prentsa-ohar baten bitartez helarazi berri dutenez, bertan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek badute izena emateko aukera dagoeneko.

Ea 58. edizioa noiz ospatuko ote den? Bada abenduaren 6tik 10era garatuko da, nahiz eta interesdunek irailaren 30era arteko epea izango duten izena emateko, durangokoazoka.eus webgunearen bitartez. Atarian sartuta, inskripziorako atal berezi bat izango dute eskura.

Bestalde, ohar berean iragarri dutenez, programarako proposamenak aurkezteko eta Ikasle Goiza ekimenean parte hartzeko izena emateko txanda irailean eta urrian izango da, baina «aurrerago» emango da horren berri.

Euskal kultura erdigunean

Antolatzaileen arabera, «erakusmahaien inskripzioa zabalduta, Durangoko Azokaren antolaketa martxan da, eta 58. edizioa sortzaileen eta kulturzaleen topaleku bilakatuko da bost egunez, euskal kultura erdigunean kokatuz».

Hori esanda, argi utzi dute sortzaileen lanak gertutik ezagutu, nobedadeak eskuratu, atzeragoko ekoizpenetan arakatu eta kultur giro bizi batez gozatzeko aukera izango dutela Durangora hurbiltzen direnek. Izan ere, jakina denez, Durangoko Azoka euskaraz sortzen diren disziplina ezberdinetako lanen erakusleihoa da, eta egitaraua gune ezberdinetako ekitaldiekin osatzen da: ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika lan berriak, literatura lanak, zabalkunde lanak, herrigintzako egitasmoak, familia transmisioan eragiten dituzten liburu, lan musikalak…

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko inskripzioa hasi da!

Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko inskripzioa hasi da!