Borrar
Urgente Normalidad en el metro tras los retrasos provocados por el desmayo de una mujer que ha caído a las vías en Algorta
Adobestock
Territorios

Eskuz idatzi

Psikologoek diotenez, eskuz idazteak gehiago aktibatzen du garuna, eta horrek edukia barrurago xurgatzen laguntzen du

Asteazkena, 13 abuztua 2025, 00:04

Comenta

Duela hilabete pare bat jakitera eman zen EHUko ikerketa baten arabera, haurren irakurmena eta idazmena hobeto garatzen dira eskuz idatziz trebatzen direnean. Gure idazketa metodoak goitik behera aldatzen hasi ziren teknologia berrien etorrerarekin, eta baliteke euskarri berriek gure pentsamoldean uste baino eragin zuzenagoa izatea, idazketaren historia luzean errepikatu izan diren kezka eta beldurrak iraultzeko bezainbestekoa. Ondorio agerikoenetako bat da eskuz idazteari utzi diogula pixkana-pixkana. Eta eskuz egiten dugun gutxitan, azkar eta presaka zirriborratzen dugula, hatz birekin baino ez gehienetan, eta inguruan tinta usainik edo arkatzaren minaren hondarrik eduki gabe. Modu nahiko aseptikoan kanporatzen ditugu hitzak gailu digitalen bidez, epe laburrera. Hitzak baino gehiago, emotikonoak. Eta ez naiz haurrez bakarrik ari, heldu asko ibiltzen baita emotikonoekin liluratuta, pegatinaz eta banderatxoz jositako adierazpide infantil samarrean. Askorentzat eskuz idaztea zigorrarekin lotutako zerbait da. «Idatzi ehun aldiz hau, edo idatzi berrehun aldiz ez duzula hori egingo». Arbelean igeltsuarekin idazteak ho-tzikara eragiten zien ikasle askori, eta irakaslea boluntario bila hasten zenean bere periskopioarekin, berokiaren oskolean ezkutatzen ziren gehientsuenak, une fatidikoa saihestu nahian.

Baina idaztea hori baino askoz gehiago da. Eskuz idatzitako maitasun gutunek, adibidez, bestelako esanahia zuten garai batean. Hitzez eta mezuaz gain, maite zenuen pertsonaren letra ere bazegoen. Letra hori nortasunaren ispilua izan zitekeen, eta asko esaten zuen idazleaz. Nolakoa letra, halako pertsona… Letra gotikoa edo bisigotikoa zutenekin zailagoa zen hori, baina oso gauza pertsonala zen letra. Hainbatek gogoan izango dituzte oraindik txikitan eskolan kaligrafiari eskainitako orduak. Zenbat koaderno letraz eta zirriborroz beteak… Ba ez zen denbora alferrik galtzea izan. Psikologoek diotenez, eskuz idazteak gehiago aktibatzen du garuna, eta horrek edukia barrurago xurgatzen laguntzen du. Jakina, «barrurago» hori neurtzeko, jakin beharrekoa da zenbateko sakonera duen bakoitzak, ozeano batena edo igerileku desmuntagarri batena.

Eskuz idaztean bi hemisferioren koordinazioa aktibatzen dugu, eta sare neuronalak leku gehiagotara iristen dira. Eta epe luzera mantentzen den memoria bereziki aktibatzen da eskuz idaztean. Alegia, gailu bidezko idazleak gehiago direla esprinterrak, eta eskuz idazten dutenak, berriz, maratoilariak edo iraupen luzeko lasterkariak. Lasterkariak aipatu ditudanez, ibiltariak ere aipatuko ditut. Ibiltari patxadatsuak. Garai bateko idazle eta pentsalari asko mendira joaten ziren gogoeta egitera eta idaztera. Ez beti paperean. Buruan gordetzen zuten guztia, eta buruan bueltaka zituzten esaldi eta pasarteak ibileraren erritmora lotzen zituzten. Batek baino gehiagok oinekin ere idazten zuen belarrean. Idazkera horri 'belarrizketa' edo esango zitzaion. Izan ere, hizketa modu asko daude: bakarrizketa, elkarrizketa eta, zergatik ez, belarrizketa. Edo 'makurrizketa'. Alegia, landan uzkurtu eta belarraren txistu-hotsa entzutea. Belarrak ere eskuz idazten baitu, patxadaz eta letra onez, haizeak lagunduta. Baina guk ez dugu entzuten. Zapaldu egiten dugu belarra presaka gabiltzalako. Pentsatu gabe idazten dugu, geure gelatik mugitu ere egin gabe. Noranahi garamatzan presa horren erruz ahaztu egiten dugu euskarazko tradizioan hitza eta eskua oso lotuta agertzen direla. «Eskutitza» esaten zaio gutunari. Eskuizkribua» eskuz idatzitako gutunari. Editoreek, garai batean, paperezko eskuizkribuak jasotzen zituzten. Gaur egun, berriz, emailak eta word artxiboak, baita Drive edo WhatsApp bidezko testuak ere.

Zalantzarik gabe, onuragarria izango litzaiguke eskuzko idazketa berreskuratzea. Estiloa hobetzeko batez ere, estiloa baita arimaren ispilua. Eta eskua gutxiago nekatzearren, zehaztasun handiagoz idatziko genuke gainera, itzulingurutan eta luzamendutan ibili gabe, gure kezka, beldur eta poz betikoak eskuordetzan eman gabe. Eskutik eskura harilkatzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eskuz idatzi

Eskuz idatzi