

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gelditzen bazara zeure bizitzaren une batean pentsatzen zenuen horretan gotortua, ez baduzu sortzen diren idea berriekin ezer jakin nahi, ez bazaizkizu baliagarriak iruditzen, zurea fedea da. Gotortua dagoenaren fedea.
Pentsatzen baduzu zeuk gaztetan edo helduaroan egiten/pentsatzen zenuenari belaunaldi gazteagoek ez diotela apenas ekarpenik egiten, pentsatzen baduzu belaunaldi horiek iparrorratza galdu dutela, ez bazaizu burutik pasatzen «aiba, hau ez zitzaigun horrela ikustea bururatu», edo «ez ginen horretaz jabetu», fosildua zaude.
Ez baduzu noizean behin (astero, hilabetero, urtero) zerbait ikasten, ez badituzu, tarteka, zure aspaldiko ideak fin-tzen, zorrozten, kamusten, aldatzen, zureak egin du, iraganean bizi zara, ez orainaldian.
Eta hori esparru guztietan. Feminismoarenean, adibidez, ez dira berdinak sufragisten defenditzen zituzten aldarriak eta gaur defenditzen direnak. Batetik, sufragisten aldarri gehienak gauzatu dira aspalditxoan, gutxienez mundu bazter honetan eta, horrekin batera, berriak sortu dira, beti ere norabide berarekin, gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunaren norabidean.
Eta hori horrela bada historiaren ibilbidean, egia da, ere bai, feminista zaharroi dagokigunez. Gure onerako, duela berrogei urte burutik pasatzen ez zi-tzaizkigunak ere pasatzen zaizkigu orain. Agian hori da feminismoaren handitasuna, jatorri eta bizibide desberdinetako emakumeok hartzen dugula parte bertan.
Eta hori guztia gehienetan alderdi politikoen egitura eta jokaeretatik aparte, lidergo jakinik gabe, modu horizontalean, ez goitik beherakoan. Edozeinek daki nor den alderdi bateko buruzagi nagusia. Feminismoak, berriz, ez du buruzagirik, ez du mugimendu horretan inork agintzen, ez du inork obeditu behar, ez du inork txartelik ematen ez txartela eskatzen. Zorionez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.