Borrar
Directo Importantes retenciones en la A-8 y en el Txorierri por un accidente en Max Center
Esti Urizar, Gaizka Arrizabalaga, Josune Bañales eta Unai Arzubiaga, Euskaltzaindiaren egoitzan asteazken honetan egindako Ibilaldiaren aurkezpenean. J. Echevarría

2024an Getxon ospatuko den Ibilaldiaren leloa eta logoa aurkeztu dituzte

San Nikolas Ikastolak antolatuko duen jaialdiak 'Txonbo' leloa eta ur zipriztina irudikatzen duen logoa erabiliko ditu bere 46. edizioan

Asteazkena, 28 ekaina 2023, 13:57

Comenta

Hilabete eskas igaro da Ondarroako Ibilaldiaz gozatu genuenetik, eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteko arduradunak eta gainerako eragileak datorren urteko edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko. Horrela, asteazken honetan, 2024an Getxoko San Nikolas Ikastolak udalerrian ospatuko duen jaialdiaren aurkezpena egin dute Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, eta, bertan, 'Txonbo' leloa eta txonbo egitean sortzen den ur zipriztina irudikatzen duen logoa aurkeztu dituzte.

Prentsaurrekoan izan dira Josune Bañales Ibilaldia Elkarteko lehendakaria, Esti Urizar Zubi Zahar ikastolako zuzendaria, Unai Arzubiaga San Nikolas ikastolako lehendakaria eta Gaizka Arrizabalaga San Nikolas ikastolako zuzendaria. Urizarrek «oso positibotzat» jo zuen Ondarroan bizi izandakoa, bere hitzetan «ondo antolatuta» egon zelako, eta «bolondresen, herritarren, udalaren eta kostaldeko udalerrira hurbildutakoen jarrera bikaina» baloratu du. «Pozik» agertu da, beraz, Ondarroan bizi izandakoarekin.

Ondoren, iragana atzean utzi eta etorkizunean helburua jarriz, San Nikolas ikastolako arduradunek hitza hartu dute. Arrizabalaga zuzendariak adierazi duenez, 'Txonbo' lelopean antolatuko den jaialdiak izango dituen erronken artean egongo dira «euskararen sustapena bultzatzea, sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea, ikastola komunitate osoaren eta herriko eragile guztien partaidetza, eta ekintza guztietan jasangarritsunaren ikuspuntua gainditzea» , besteak beste.

Datorren urtean ospatuko den Ibilaldiaren logoa.

Ildo berean, San Nikolas ikastolako lehendakaria den Unai Arzubiagak 2024ko Ibilaldian landu nahi dituzten helburuak nabarmendu ditu, hala nola «euskalduntasuna, euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia gure udalerrira ekartzea; herriko gizarte-eragileekin lankidetzan harremanak sendotzea; hezkuntza komunitate osoak (guraso, ikasle, irakasle, langile...) ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea, eta gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea».

'Txonbo' leloari dagokionez, Arzubiagak azpimarratu du gaztelaniaz ere erabili dela hitz hau gure eskualdean, euskaratik zuzenean hartuta. Kontua da hain txertatua dagoela gaztelanian ere, jende askok uste duela gaztelaniaren hitza dela eta euskarak hizkuntza horretatik hartu zuela, baina kontrakoa da. Eta hortik doa ere lelo honen zergatia: euskaran murgiltzea bai, baina baita euskarak egin ditzazkeen ekarpen ezberdinak balioan ipintzea ere».

Sei hamarkada euskararen erabilera sustatzen daramatzan Algortako ikastolak dituen beharrei buruz galdetuta, arduradunek azaldu dute bi eraikuntzak osatzen dutela gaur egungo San Nikolas ikastolaren azpiegitura. Eta ikastolak «duen espazio beharra ikusita zein berrikuntza pedagogiko eta eraberritze arkitektoniko integralaren proiektuan oinarrituz, Haur Hezkuntzarako eraikin berria altxatzea dugu aurreikusita hurrengo bi urteetan». Beraz, gogor lan egitera eta zorte on!

Unai Elorriaga ikastolako guraso eta euskal idazlearen 'Txonbo' hitzaren inguruko zertzelada batzuk

Txonbo uretan murgildu, batez ere buruz behera adierazten du. Uribe Kostako hainbat herritan eta Txorierri mendebaldean erabiltzen da, Algortatik eta Urdulizera edo Leioa eta Derio bitartean. Fruizen 'bost uger' eta Meñakan 'must uger' esaten da. Beraz, azken horiek bezala, onomatopeian izango du jatorria seguruenik.

Hona Koldo Zuazok eta Urtzi Goiti linguista ezagunek jasotako adibidea: «Txónbok in gus? -Bále, baye gwásen árau. Ámen estau naiko sakon burus bótateko». Bizkaiera batuan: «Txonboak egingo doguz? -Bale, baina goazen harago. Hamen ez dago nahiko sakon buruz botateko».

Ikusten denez, txonboa 'egin' esaten da: «Txonbo egin duzu? Bai, amama». «Txonboa bota duzu? Bai, amama». Gaztelaniaz ere erabili izan da berba hau gure aldean, euskaratik zuzen hartuta. Euskara gutxi dakitenek ere ezagutzen dute: «¿Qué? ¿Unos txonbos en Arrigunaga?»

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 2024an Getxon ospatuko den Ibilaldiaren leloa eta logoa aurkeztu dituzte

2024an Getxon ospatuko den Ibilaldiaren leloa eta logoa aurkeztu dituzte