Borrar
Urgente Normalidad en el metro tras los retrasos provocados por el desmayo de una mujer que ha caído a las vías en Algorta
Txikon eta bere lagunak Manaslura iristeko bidearen bila joan dira. EXP. ALEX TXIKON

Negua hasita dago Himalaian

Martes, 14 de diciembre 2021, 20:39

Beno egia esan, hasita daude hara joango diren espedizioak, berez, abenduaren 21era arte neguak ez baitu bere hatsa zabalduko. Baina gaur egun neguak ez du inor beldurtzen eta bestelako gailur handietara joateko espedizioak ere osatu dira.

Himalaiara abiatu den lehenengoetarikoa Simone Moro alpinista izan da. Manaslu du begien artean, Alex Txikonekin batera, baina lehena Solo Khumbu aldetik dabil aklimatatu nahian, Manaslura heldu, eta jo eta fuego gora hasteko. Egunotan KongmaLa pass (5545m) egin du eta egunotan Lobuche Peak (6119m) igotzen saiatuko da. Italiarra eskarmentuko gizona da neguko irteeretan, eta hala, 2005ean, Shisha Pangma (8.027 metro); 2009an, Makalu (8.463 metro); 2011n, Gasherbrum II (8.035 metro), eta 2016an, Nanga Parbat (8.125 metro) lortu zituen.

Lemoarra astelehenean joan zen Nepalera, eta iaz bezala, Iñaki Alvarez lagunarekin eta Moro italiarrarekin osatuko du espedizioa. Txikonentzat bigarren saiakera izango da mendi horretan. Iaz, aipaturiko bikotearekin ere aritu zen gora eta behera urratsa zabaltzen, eta bariante berria marrazten egin zuten aurrera, ohiko bidea pitzadura handi batek bidea moztu baitzieten. Baina azken asteetan haizeak gogor jo zuen eta gailurrerako posibilitateak bertan behera lotu ziren.

Kontua da aurten jende gehiago pilatuko zaiola Txikoni kanpamentuan. Oswald Rodrigo Pereira poloniarra Nepalerako bidean da, eta Belgikako Stef Maginelle eta Sofie Lenaerts bikotea ere gehituko zaio horri Manaslun ere aritzeko. Oswald joan den urtean egon zen neguko K2ko espedizioan Magdalena Gorzkowska alpinistarekin batera. Berez kameraria da, eta sekulako irudiak hartu zituen Chogorin. Aurten ere antzekoa egingo du Manaslun.

Beste aldetik, trajediaz eta poztasunez beteriko neguko K2 mendiak ere beste espedizio bat hartuko du. Grace Tseng mendizale dirudunak saio bat egin nahi du bigarren handienean. Taiwaneko alpinistak gailur handienetako batzuk poltsikoratu ditu, tartean Kangchenjunga bera ere. Espedizio hartan bezero bakarra izan zen, Nima Gyalzen Sherpa, Dakipa Sherpa eta Gelje Sherpa potenteen babespean, eta seguruenik K2 mendian estrategia bera erabiliko du. Diru-meta handia xahutuko du bere helburua lortzeko.

Beste aldetik, badirudi Nanga Parbat neguan igotzeko baimena eskatu dela AEBtik, baina oraindik ez dago informazio handirik. Jost Kobusch alemaniarra ere Everesten saiatuko da berriz, oxigeno barik eta era bakarrean. Oraindik gailur txikiagoetan beharrezkoak diren girotzeak burutzen ari da.

Azkenik espedizio garrantzitsu bat antolatu nahi du Geljen Sherpak, Nima Dorji Sherpa, Tenging Gyaljen, Pemba Sherpa, Mingma Sherpa, Karma Sherpa eta Vinayak Malla gidarekin batera Cho Oyu mendian. Helburua da Nepaletik sortuko den bide bat zabaltzea, Txinak hango mendietara joateko jartzen dituen arazoekin oztoporik ez izateko. Ikusgarria izango da saioa eta adi ibiliko gara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Negua hasita dago Himalaian

Negua hasita dago Himalaian