Borrar

Irala eta Ametzolako udako bigarren eskola irekiak auzoetako nortasuna sustatuko du

Auzo horietan gazte eta nagusientzat hainbat jarduera prestatu dute 'Elkarbizitzarako auzo identitatea' izenburuarekin, ekainaren 30erarte

elcorreo.com

Martes, 7 de junio 2016, 00:08

Ekainaren 2a eta 30a bitartean, Bilboko Irala eta Ametzola auzoetan Udako Eskola Irekiaren bigarren edizioa egingo da. Taldeek, zerbitzuek eta auzokoek berriro aritu izan dira elkarrekin, ahaleginak eta helburuak partekatuta, programazio hau prestatzeko. Programazio horren bitartez, komunitatea auzoko eskola bihurtzen da.

Horrela, bada, Kulturarteko Komunitate-arloko Esku Hartze Proiektua sendotzen da. Proiektu hori 2014ko ekainetik ari da auzo horietan garatzen, 'la Caixa' Gizarte Ekintzari, Bilboko Udalari eta Gazteleku Komunitate Garapenerako Elkarteari esker. Hori guztia auzoetako gizartearen kohesioa eta kulturen arteko elkarbizitza errazteko asmoz.

Diagnostikoaren isla

Bigarren edizio honetako programazioaren izenburua 'Elkarbizitzarako auzo identitatea' da eta garrantzia eman nahi zaio auzoetan autoestimu kolektiboa sortzeari. Irala eta Ametzolako aktiboak zeintzuk diren jakinarazten eta sendotzen badira, proiektu komunitarioek partekatzen duten espazioaren inguruko estimazioa eta zaintza areagotuko dira. Auzoko nortasun kolektiboa eta inklusiboa ere moldatu eta sendotu daiteke, non auzoko guztiak izango diren Iralakoak eta Ametzolakoak, desberdintzen gaituzten elementuak alde batera utzita.

Apirilean eta maiatzean, I. Topaketa Komunitarioaren ondoren, prozesuak modu komunitarioan, auzokoen bizi-kalitatea hobetzeko landu beharreko gaiak diagnostikatzeari eman dio arreta. Horretarako aurre-diagnostikoaren 3.000 ale banatu dira auzokoen artean, kutxak jarri dira espazio publikoetan eta diagnostikoa egiteko bilera bi egin dira, bat herritarrekin eta beste bat inguruko profesionalekin.

Udako Eskola Irekia lehenetsitako lan-ildoen benetako isla izango da: herritarren osasunerako eta ongizaterako arriskutsuak diren faktoreak murriztea, auzoetan gertatzen diren desberdintasun-egoerak murriztea eta autoestimu kolektiboa sustatzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Irala eta Ametzolako udako bigarren eskola irekiak auzoetako nortasuna sustatuko du