El Correo

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketak euskarazko talde sormena bultzatuko du

  • Parte hartzeko, lurraldeko 14 eta 18 urte arteko ikasleek bertsoak, letra aldatutako abestiak edo rap batez osatutako bideo klipak bidali ditzakete maiatzaren 5era arte

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa martxan dago jada. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale Elkarteak lurraldeko gazteen euskarazko sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi dituzte, hitzez, doinuz eta irudiz osaturiko bideoklip lehiaketa honen bidez. 14-18 urte bitarteko 3-8 laguneko taldeak bilduko dira eta hauek izango dira bertsoak, letra aldatutako abestiak edo rap batez osatutako bideo klipak bidali beharko dituztenak maiatzaren 5a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbidera. DBH 3 eta 4. Mailako Arabako ikasleei zuzendu zaie bereziki Bertsoa bizi gazte proiektua.

Lehen Hezkuntzan Arabako ia ikastetxe guztietan jarritako oinarria eta bigarren Hezkuntzan azken urteetan izandako esperientziak baliatuz, BERTSOA BIZI GAZTE egitasmoa jaio zen 2016ko udan.Horri guztiari bultzada eta forma eman nahirik Bigarren hezkuntzako D ereduko ikastetxe guztiei luzatu zien Arabako Bertsozale Elkarteak ikasturte hasieran eskaintza eta erantzun bikaina izan zen, datuak dira horren lekuko.

2016-2017 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako Arabako eskualde guztietako bigarren hezkuntzako 18 ikastetxek hartu dute parte proiektu honetan . DENERA 61 ikastalde (1000 gazte)

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate