Borrar

Zeelanda Berriak abortuak eragindako doluagatik beheralako bajak hartzeko aukera bermatuko du

Baimenok hiru egunekoak izango dira eta bat-bateko abortua sufritu duten familientzat joango dira bideratuta, gaixotasun baja gabe hartu ahal izango dituztenak, hain zuzen ere

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 1 apirila 2021, 22:09

Comenta

Zeelanda Berriak abortuak eragindako doluagatik beheralako bajak hartzeko aukera bermatuko du. Hala, baimenok hiru egunekoak izango dira eta bat-bateko abortua sufritu duten familientzat joango dira bideratuta, gaixotasun baja gabe hartu ahal izango dituztenak, hain zuzen ere. Ozeaniako herrialde hau Indiaren ondoren, bat-bateko abortuak jasateagatik doluagatik baja eskaintzen duen bigarren herrialdea bilakatu da nazioarte mailan. Lege aitzindari hau aho batez onartu zuten parlamentuan, familiei euren galerarekin laguntzeko helburuarekin.

Ginny Andersen diputatuak mahaigaineratu zuenez, herrialde honetan emakumezkoen % 25k sufritu du bat-bateko abortua, lau emakuezkoetatik batek, alegia. Hortaz, hemendik aurrera lege honekin emakume horiei galera hori onartzeko denbora eskainiko zaie, gaixotasun baja hartu beharrik gabe.

Zeelanda Berriko diputatu honek adierazi zuenez, bat-bateko abortu baten ondoren emakumezkoek jasan ohi duten mina ez da gaixotasun bat, izaki bizidun bat galtzeagatik sentitzen dugun galera baizik.

Galera hori aintzat hartzeko emakumezkoek denbora behar izaten dute, fisikoki, eta, baita mentalki errekuperatzeko denbora behar ere. Lege hauxe amei ezartzeaz gain, euren bikoteei eta gurasoei aplikatuko zaie.

Izan ere, gure gizartean bat-bateko abortuak gero eta ohikogoak dira, baina ohikotasun horrek ez du esan nahi horiek aurrera eramatea erreza denik. Denbora luzez, ixiltasun eta estigmaren bitartez, batez ere emakumeei ezer gertatu ez balitz bezala jokatzera behartu egin zaie. Hori dela medio, lege berri honek aurrerapauso galanta egin du egoera latz honi buelta emateko ahaleginean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zeelanda Berriak abortuak eragindako doluagatik beheralako bajak hartzeko aukera bermatuko du