Borrar
Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Emakume bat eta bere alaba janari banaketaren zain daude Moriako errefuxiatu eremuaren barruan, Greziako Lesbos uhartean. OSCAR TOMASI

Zaporeakek furgoneta bat erosteko diru bilketa abiatuko du

ESKUTITZAK ·

ZAPOREAK

Asteartea, 14 urtarrila 2020, 22:23

Comenta

Lesboseko uhartean bere proiektua garatu ahal izateko Zaporeakek banaketarako furgoneta berri bat behar du. Gure helburua, elikadura osasungarri eta freskoa eskaintzea da Lesbosen dauden pertsona errefuxiatuei, batez ere, egoerarik zaurgarrienean dauden horiei. Egunero 1.500 otordu inguru kozinatzen ditugu maitasun osoz, baina ahalegin hori ezerezean geratzen da ezin baditugu banatu.

Furgoneta berri bat behar dugu, horretarako 40.000€ bildu nahi ditugu. Helburua lortu ahal izateko, gure buruari, 2020ko martxora bitarteko epea eman diogu. Horretarako, bidelagun izango dugu Gipuzkoa Solidarioa Kutxa fundazioa. Urtarrilaren 7tik martxora amaierarte beraien larrialdietarako kontua proiektu honetarako bideratu baitute. Ondorioz, kontu horretara ekarpena egiten duen orok hobari fiskalak izango ditu errenta kanpaina iristen den garaian, Zaporeaken proiektuari ekarpena egiteaz gain. Kontua honakoa da:

KUTXABANK 2095 5381 10 1064092199

Ekarpen mota guztiak dira garrantzitsuak eta ongi etorriak, denen laguntza ezinbestekoa baita.

Gaur egun, Zaporeakek eremu edo espazio desberdinetan banatzen ditu gertatutako otorduak. Razio kopururik altuena Team Humanity-k kudeatuko eremuan egiten dugu. Hori, Moria errefuxiatuen esparruaren aurrez aurre kokatzen da. Aipatu proiektua egoera larria bizitzen ari da. Izan ere, orain hilabete Salam Aldeen errefuxiatua eta sortzailea kartzelaratu baitzuten eta Danimarkara deportatuko dute. Hala ere, gaur gaurkoz, espazio hori baliatu dezake Zaporeakek beharrik handiena dutenei janaria eskaintzeko. Guztira, 500 otordutik gora banatzen dira bertan.

Lankidetzak, ordea, ez du etenik. Beste hamaika proiekturi babesa ematen diogu beraien lana aurrera eramaten laguntzeko. Horrela, Stand by me Lesvos, Kitrinos Healthcare, One Happy Family, Wish (Women In Solidarity House), Rowing Together, Movement on The Ground, Low Tech with refugees, Yoga and Sport for the refugees bezalako elkarteekin lanean dihardugu. Azkenean, hauek guztien zeregina errefuxiatuen bizi kalitatea hobetzen laguntzea da, izan osasun arloko zerbitzuak eskainiz, bai eta pertsona gisa garatzeko baliabideak eta erremintak eskaintzea. Hala nola, espazio seguru bat eskainiz, lanbide bat erakutsiz, formazioa eskainiz, ahalduntze eskolak emakumeentzako…

Banaketa eta lankidetza hori guztia alokatutako furgoneta batekin egiten dugu. Alokairuan ordaindu ditugu dagoeneko 15.000€, baina hori ez da bertako gastu bakarra. Proiektua garatu dadin, aurrekontu altu bati aurre egin behar diogu: hilero 64.500€, urtero, aldiz, 824.000€.

Lesboseko uhartean

Otsailaren 11ean, lehenengo otordua banatzen hasi ginen Lesboseko uhartean. Oraindik ere jarraitzen dugu ahalegin horretan, ez da gutxi. 2019. urtean zehar, greziar uharteetako errefuxiatu kopurua hirukoiztu egin zen: 14.615 lagun zeuden urte hasieran eta egun 42.421 daude. Hazkunde horren arrazoi nagusiena zera da: 2019an iritsi zen iheslari kopurua bikoitza izan zela 2018. urtekoarekin alderatuz gero, hau da, 32.276 izatetik 60.720 izatera heldu ziren, hurrenez hurren. Alta, penintsulara eraman zituztenen proportzioa ez da modu berean hazi.

2016. urteko martxoan, Europako eta Turkiako Gobernuek 3.000.000€-ko akordioa sinatu zuten. Hitzarmen hori medio, irletara iristen ari ziren pertsonen kopurua nabarmen apaldu zen. Turkiako Gobernua, Frontex-en laguntzarekin (Kostaldeko eta Mugako Poliziaren Europar Agentzia), bertako kostaldetik abiatzen diren itsasontzien segika aritzen da. Harrapatuz gero, berriz ere Turkiako lurretara eramaten dituzte, behartuta. Nazionalitatearen arabera, bidaiariak zuzenean beraien jatorrizko lurraldeetara deportatzen dituzte; bestela, kanporatze agindu bat ematen diete eta 15 eguneko epean lurraldea utzi behar dute. Metodo horri esker, 2019. urtean, 108.198 lagun atzeman zituzten itsasoan,Greziako irletara iritsi aurretik. Horietarako asko eta asko dagoeneko Europako uretan zeuden.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zaporeakek furgoneta bat erosteko diru bilketa abiatuko du

Zaporeakek furgoneta bat erosteko diru bilketa abiatuko du