Borrar
Fotolia

Zaldibarko udalak 2022ko aurrekontuan parte hartzeko prozesuari hasiera eman dio

15.000 euroko partida bideratuko da prozesurako eta proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik

NAHIKARI CAYADO

ZALDIBAR

Larunbata, 16 urria 2021, 19:45

Comenta

Herritarren lehentasunak eta proposamenak jasotzeko asmoz, aurrekontu parte-hartzaileak jarri ditu martxan Zaldibarko Udalak. Guztira 15.000 euro bideratu ditu horretarako. Ekarpenak jaso ondoren, horien bideragarritasun teknikoa aztertuko da, eta azkenik, kontuan hartuko dira 2022ko udal-aurrekontua egiteko orduan.

Zaldibarren erroldatutako 16 urtetik gorako edonork egin ditzake bere ekarpenak, edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, elkargo profesional, zuzenbide publikoko korporazio edo, ordenamendu juridikoaren arabera, nortasun juridikoa duen beste edozein erakunde mota barne.

Ekarpen horiek Udalaren bulegoetan idatziz betetzeko eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez egingo dira. Eta baita 'zaldibar.eus' webgunearen bidez, 'Aurrekontu parte-hartzaileak' atalean.

Proiektuei dagokienez, udal-eskumenekoak izan beharko dute, eta udalaren edozein jardun-eremuri lotutako ideiak izan beharko dira. Horiek, halaber, udalaren arau-esparruaren barruan jaso beharko dira, garrantzitsua eta interes orokorrekoa izanik. Teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izan beharko du ere, eta kostuak ezin izango ditu 15.000 euroak gainditu.

Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30era bitartekoa izango da. Horiek urtarrilaren 1etik 16ra bitartean aztertuko dira eta, aurreikuspenen arabera, proposamenen inguruko eztabaida urtarrilaren 17an izango da.

Beste alde batetik, Zaldibarko udalak herritarrei gogorarazi nahi izan die prozesu horretatik kanpo beste hainbat bide existitzen direla haien ekarpenak tokiko administrazioari egin ahal izateko. Horietako bat, esaterako, udaleko webgunea bera da, hemen klik eginez aurki daitekeena, edo bertako telefono zenbakira deituz: 94 682 70 16. Bestalde, iradokizunak instantzien bidez, bileretan parte hartuz edota erregistro-bulegoetan egin daitezkeela ere azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zaldibarko udalak 2022ko aurrekontuan parte hartzeko prozesuari hasiera eman dio

Zaldibarko udalak 2022ko aurrekontuan parte hartzeko prozesuari hasiera eman dio