Borrar
Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Yulimar Rojas munduko indoor errekorra hautsi eta gero EFE

Yulimar Rojasek Tokion urrezko domina du zain

Harmailatik ·

Jauzi hirukoitzeko indoorreko munduko errekorra hautsi berri duen gazte venezuelarra 16 metrotaraino hegan egiten duen lehenengo emakumea izango da seguruenik

Igandea, 1 martxoa 2020, 23:17

Comenta

Brasilen (Rio 2016) zilarrezko domina eraman zuen. Eta Tokion, azkenean Jokoak egiten badira, ez gara harrituko urrea irabazten badu. 24 urte besterik ez ditu, baina Yulimar Rojasmunduko onena da jauzi hirukoitzean. Duplantisekin gertatzen den moduan, hain handia da arerioekiko duen aldea, bere buruaren aurka lehiatzen duela pistara ateratzen duen bakoitzean. Joan den astean, Madrilen, munduko indoor errekorra hautsi zuen. Gehiegi nekatu barik, egia esan.

Ez zen erraza, ordea. Lebedeva ezarritako marka (15.36 metro) duela 24 urte lortu zen. Rojas jaioberria zen orduan. Egun, munduko jauzilari onena da. 15.43 metroak lortu zituen Madrilen eta udan, Olinpiadetan, aterperik gabeko errekorra ere hausteko ideia du. 15.50 metro jauzi beharko ditu horretarako.

Dena den, Rojasen onena ez da atletismo pista batean egiteko gai dena. Bere freskotasun eta benetakotasuna dira hain erakargarri bihurtzen dutena. Yulimar Caracasen etorri zen mundura. Txiroa, Caracaseko hainbat familia bezala. Atlestismoa joko bat bezala hasi zen berarentzat eta goiz jabetu zen pobreziatik ateratzeko bide seguruena zela. Talentoz beteta, aise gainditu zituen Venezuelako errekorrak bai altuera jauzian, luzeera jauzian eta jauzi hirukoitzean.

Altuera jauzia

Azken honetan broma balitz moduan frogatu zuen. Nesken altuera gainditu egiten zuen, bai eta 1.87 metro jauzi ere. Baina, txapelketa batean zegoela, entrenatzaile batek hirukoitzena ahalegintzeko eskatu zion. 13.65 metro egin zituen inoiz saiatzen zuen lehenengo jauzian. Bizitza aldatu zitzaion.

Yulimarren jauzi harigarria EFE
Imagen principal - Yulimarren jauzi harigarria
Imagen secundaria 1 - Yulimarren jauzi harigarria
Imagen secundaria 2 - Yulimarren jauzi harigarria

Eta joko bat zena serio jarri zen. Gutxi gora behera, behintzat. Istorioa zineztezina da, Yulimar berak maiz kontatzen duenaren arabera. Facebooken bidez Iván Pedroso entrenatzaile kubatarrari bere karrera eramatea eskatu zion. Honek Guadalajaran (Espainian) lan egiten du. Duela lau urte baietz esan esan zion, etxe-aldaketa egin eta orain arte. «Goiz baino berandu 16 metroetara heltzea gustatuko litzaidake», esan du. Zorte pixka batekin, ikusiko dugu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Yulimar Rojasek Tokion urrezko domina du zain

Yulimar Rojasek Tokion urrezko domina du zain