Borrar
Gondolak lokatzetan sartuta. EFE

Veneziako ihauteriek distira galdu dute kanaletan ezin delako nabigatu

Itsasbeheraren ondorioz, gondolak lokatzetan hondoa jo dute. Dozenaka arrain ere hilik agertu dira

Zurekin

Lunes, 20 de febrero 2023, 12:03

Comenta

Inauterietan murgilduta jarraitzen dugu, oraindik ere mozorroa kendu gabe. Toki batzuetan besteetan baino pasio handiagoz ospatzen dira, Brasil eta Venezian esaterako, atzerrira begirada botatzen badugu. Italiako hirian kili-kolo dabiltza, itsasbehera luzeak arazoak sortu dituelako egunotan. Kanal batzuetan ezinezkoa da nabigatzea eta gondola asko lokatzetan hondoa jota daude.

Mareak 55 eta 60 zentimetro artean kokatu dira. Eta 60 zenimetro azpitik kokatzen direnean, nabigagarritasuna ez da segurua. Antza, nahiko fenomeno ohikoa da urtearen hasieran, «baina ohi baino gehiago luzatzen ari da hainbat faktoreren ondorioz», aipatzen dute adituek. Batez ere, arazo horien artean, euririk eza ere nabarmentzen dute, aspaldian ez duelako euri dezente bota eta.

'Kanalen hirian' edertasuna ezabatzeaz gain, bestelako arazo batzuk ere eragiten ditu herritarrengan, leku askotan ezinezkoa baita nabigatzea eta, beraz, etxeetara iristea larrialdi kasuetarako, adibidez. «Gure operadoreak askotan ibilgailuak gelditu behar izaten dituzte helmuga tokitik distantzia batera eta oinez jarraitu, kasu askotan besoetan eraman behar izaten dituzte gaixoak», salatu du suhiltzaile batek.

Bestelako ondorio batzuk ere somatzen dira, alegia, itsasbeherak eta euri ezak eragin dituenak Venezian. Horrela, dozenaka arrain hil dira egunotan kanaletan, tokiko hedabideek nabarmendu dutenez. Aditu batzuen arabera, baliteke egun hauetako tenperatura baxuen eta itsasbeheraren ondorio izatea, baina denek ez dute hipotesi hori babesten.

Eta gero, gauza txikiagoak diren arren, hiriaren edertasuna gutxitzearen kasua dago, hain data seinalatuetan bere distiraren zati bat galtzen baitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Veneziako ihauteriek distira galdu dute kanaletan ezin delako nabigatu

Veneziako ihauteriek distira galdu dute kanaletan ezin delako nabigatu