Quo vadis, Messina?
Harmailatik ·
Olimpia Milanori berdin zaio koronabirusaren krisialdi ekonomikoa eta sekulako taldea prestatzen ari da urteetan amestu duen helburua lortzeko: Euroliga irabaziFilma bikain bati esker gehienok latinez ikasitako lehen hitzak dira. 'Quo Vadis?' (Nora zoaz?), non Peter Ustinovek Neronen pertsonaia interpretatzen duen. Gorroto beharreko Zesar ero maitagarri bihurtuta, alegia. Ettore Messirak ez du zerikusirik pertsonaia horrekin, baina, egia esanda, soldata eta taldearen kontuak ordaintzen dituen Armaniren jantzi bat bezain ondo geratzen zaio konparaketa hori.
Ikuapspegi horrekin bakarrik uler daitezke Milaneko klubak jada egindako fitxaketak: Punter, Delaney, Shields, Datome, Hines... Iaz zituen jokalari on guztiak mantentzen dituela ez da ahaztu behar, noski. Luis Scola izan ezik. Izan ere, Baskoniako mito argentinarrak Varesera mugitu da, lasaitasunean Tokioko Jokoak prestatzera.
Baina, zergatik hasi du Milanok horrelako iraultza? Hamaika aldiz saiatu dira Euroliga irabazteko moduko talde bat lortzen eta hamaika aldiz porrot. Final Four bat ere ez dute lortu. Play offetatik kanpo egon dira, beti. Lehiaketaren hasieran otso dirudite, Gabonak eta gero uxoa besterik ez direla ikusten dute. Hegan doa zerbait lortzeko aukera momentu horretan. Giorgio Armanik urtero zortzi milioi euro bere poltsikotik jartzen dituela diote.
Olimpia Milanok aurrekontu handieneko bosgarren taldea zen aurreko kanpainan (31 milioi inguru), eta inbertsioa are handiagoa izan liteke aurten. Oso goiz da diru guztia nola erabiliko duten planifikatzeko, baina akordioak presaz ixten ari dira Lonbardiako bulegoetan denbora pixka bat irabazteko. Baliteke goiz baino berandu Giorgiok nagusiari bota beharreko hitzaldia prest izatea hurrengo hilabetetan arrakastak ikusten ez baditu. Badakizue, Quo Vadisen Petroniok Neroni eskaintzen dion agurra. Ez? Googleen bilatu.
Armaniren izar berriak
Antolatzailea. Izar Gorritik fitxatuta
Kevin Punter
Antolatzailea. Barcelonatik fitxatuta
Malcom delaney
Hegala. ACB ligako irabazle. Baskoniatik fitxatuta
Shavon shields
Hegala. Euroligako irabazle. Fenerbahcetik fitxatuta
Luigi datome
Pibota. Lau aldiz irabazi du Euroliga. CSKAtik fitxatuta
kyle hines
Iaztik beste guzti hauek ditu: Davide Moretti, Vladimir Micov, Paul Biligha, Arturas Gudaitis (jokalari hau beste askok nahi dute), Riccardo Moraschini, Michael Roll (irtengo dela diote), Sergio Rodriguez, Kaleb Tarczewski, Andrea Cinciarini eta Jeff Brooks.