Borrar
Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Barrura. Izkinatik saskiratu zuen Leonardek, denborarik gabe eta Embiid gainean zuela, Toronto finalera eramateko. MARC BLINCH

Urteko argazkia: Leonard & Blinch

harmailatik ·

World Press Photo lehiaketa ospetsuaren arabera, Kawhi Leonardek Philadelphiaren aurka azken arnasan lortutako saskiratze irabazlea kirolaren irudi onena da

Astelehena, 27 apirila 2020, 00:57

Comenta

Biek dute ibilbide profesional ona. Bata famatua da: Kawhi Leonard. Iazko NBAko finaleko jokalaririk onena izan zen. Torontoko izar nagusia da eta goiko argazkian ikusten den saskiratze ahaztezinaren egilea ere bai. Bestea, ezezagun baikaina dugu: Marc Blinch. Bere izena idazteko berriz irakurri izan behar dut interneten. Ch zen? Blich ala Blinch? Blinch, ziur. Bai! Ondo jarri dut.

Adierazgarria. Guztiok dakigu Kawhi ondo idazten. Eta erraza, ez da. Munduko saskibaloi jokalaririk onenetariko bat dela argudiatuko zuen norbaitek. Horregatik gogoratzen dugula bere izena. Orduan, zergatik ez dakigu Blinch nor den era. Hura da, izan da behintzat, munduko argazkilaririk onena. Iaz kirol munduan egindako argazkirik onenaren autorea. Horrela dio, behintzat, World Press Photo sari ospetsuaren epaiak.

Blinch Toronto Maple Leaf izotz hockey taldeko argazkilari ofiziala da. Denboraldia bukatzen denean, NBAn ere ibiltzen da. 'A part time job' esango liokete amerikarrek bere lanari. Eta hor bota zuen inoiz egin den argazki politenetakoa.

Egia ezan, kanadarra ez da negozio honetara heldu berri den pertsona. Lau Olinpiar Jokoetan parte hartutakoa da Mississaugako gizona. Bitxikeria bezala, esango dizuet Mississauga Baskonian denbora gutxi eman duen Nik Stauskasen jatoterria ere dela. Horregatik ikasi dut ondo idazten. Izan ere, hau ere ez da Blinch baino errazagoa.

Bere lanari buruz gehiago jakin nahi duenak eskuragarri du bere Instagrama (@mblinch). Txiste txarra badirudi ere, 21 mila jarraitzaile besterik ez ditu. Kawhi Leonard baino gehiago, bai. Baina kontua da jokalari kaliforniarrak konturik ez duela. Bere fan pagean, ordea, 237 mila kide batzen ditu. Hala ere, han dituenak besteen argazkiak dira, noski.

Ez dut nik esango Leonardek egiten duena erraza denik eta duen onarpena merezi ez duenik. Inoiz ikusi dudan onenen artean dago rastadunak. Baina ez litzaiguke horren beste gustatuko Blinch bezalako artistek lortzen duten irudirik gabe. Hona hemen isilean lan egiten duten argazkilariei esker ona. Ezinbestekoak zarete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Urteko argazkia: Leonard & Blinch

Urteko argazkia: Leonard & Blinch