Borrar
Herritarrek zein enpresek parte hartu dezaketen lasterketa birtual solidario bat antolatu du UNICEFek Fotolia

UNICEFek haurren txertaketaren aldeko lasterketa birtual solidarioa antolatu du

Enpresek zein partikularrek eman dezakete izena haurren immunizazio-programen alde kilometroak gehitzeko ekimenean

NAHIKARI CAYADO

Ostirala, 22 urtarrila 2021, 18:52

Comenta

Haurrak immunizatzen laguntzeko asmo finkoarekin erronka berri bat sortu du UNICEFek: herritarrek zein enpresek parte hartu dezaketen lasterketa birtual solidario bat. Ekimena datozen hiru asteetan garatuko da, otsailaren 7ra arte, hain zuzen ere. Tarte horretan, parte hartzen dutenek beren kilometroak gehitu ahal izango dituzte Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak mundu osoan dituen haurren immunizazio-programen alde.

Lasterketan parte hartzen dutenek talde bat osatu ahal izango dute. Enpresen kasuan esaterako, beren langileen artean. Hori eginez gero, ondorengo aste hauetan kirol-jardueretan egindako kilometroekin, elgorria edo poliomielitisa bezalako gaixotasunen txertoa jartzen lagunduko diete haurrei. Era berean, erronkarekin bakarka bat egin nahi dutenek beren kilometroak batu ahal izango dituzte UNICEF taldean.

#KonponbideTxikiak erronkaren helburua, parte-hartzaile guztien artean 25.000 kilometro lortzea eta UNICEFen aldeko dohaintzak lortzea izango litzateke. Modu horretan, sustatzaileek adierazi dutenez, «txertoei esker milioika bizitza salbatzen jarraitzeko». Parte-hartzaileek korrika egin, oinez ibili, bizikletan joan edo igeri egin dezakete, mugimenduan dagoen edozein kirolek lagundu egingo du beren kilometroekin heriotza prebenigarriak saihesteko .

Lasterketaren webgunean, unicef.kinendu.com, ranking bat prestatu da parte hartzen duten enpresa, erakunde eta pertsona bakoitzak egindako kilometroak gehitzeko. UNICEFetik adierazi dutenez, hamar bat enpresak, hala nola, buff, Ercros, Clarton Horn eta Viaqua izena eman dute dagoeneko ekimenean. «Euskadiko zenbait erakundek ere, BasqueTeam kasu, kirolarien artean mugitzen ari dira, baita ikastolak eta ikastetxeak beren ikasleen artean ere», erantsi dute.

Nola parte hartu

Erronka horri lagundu nahi dioten enpresek eta beren langileek empresas@unicef.es webgunean lortuko dute beharrezko informazioa. Bakarka parte hartu nahi dutenek ordea, lasterketaren webgunean eman dezakete izena unicef.kinendu.com

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo UNICEFek haurren txertaketaren aldeko lasterketa birtual solidarioa antolatu du

UNICEFek haurren txertaketaren aldeko lasterketa birtual solidarioa antolatu du