Borrar
Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami

LB + 2AD, txapeldunak berriz izateko Lakersen formula

Harmailatik ·

Los Angelesekoek Andre Drummond (AD) pibot beteranoa hartu dute LeBron James (LJ) eta Anthony Davisen (AD) bajek eragindako une txarra bideratzeko

Astelehena, 29 martxoa 2021, 20:02

Txapeldunak arazoak ditu. Larriak. Hala ere, bere esku dago egungo krisia aukera bihurtzea, eta, dena ondo joanez gero, apirileko hilabete garrantzitsua titulua berritzeko pista bezala hartzea. Hautatutako formulari LB + 2AD izena jarri ahal diogu: LeBron James + Anthony Davis + Andre Drummond.

Gero eta zailagoa da Lakersentzat, ordea. Mendebaldeko arerioek plantillak fintzen ari dira -Clippers, Blazers, Suns eta, batez, ere Jazz eta Nuggets-, Ekialdeko etsaiak gupidarik gabe sendotzen diren bitartean. Netsek agentzia librean beste izar bat gehitu dute: LaMarcus Aldrige. Philadelpiak, berriz, blokea arrakastara eramango duen sistema ia erabat doitzen ari da, Doc Riversen eskuetan. Milwaukeek ere. Antetokounmpo aurreko urteetan baino oraindik geldiezinagoa da. Eta aurreko bi urteetan ligako MVPa izatetik dator.

Baina abantaila, kirolaren legea, indarrean dagoen txapeldunarena da beti. Lakers taldea joan den ikasturtean eraztunerako bidea garbitzen jakin zuen bakarra da. Gainerakoek promesa asko bai, baina azkenean... LeBron eta Davis dira besteek agindutakoa benetakoa bihurtu duten bakarrak.

Lakerseko Big Three berria

Jakina, LeBron eta Davis ez daude orain. Talentuz beteriko erizaindegian daude biak. Izatez, une honetan, NBAko historiako boskoterik onena aurkitu genezake erizaindegian. Irving, Curry, LeBron, Durant eta Davis dike lehorrean daude une honetan.

Eta bi izarren absentziatik, Lakersen krisi garaia dator. Lau partida galdu dituzte jarraian, Mendebaldeko laugarren postuan geratuz. Cavs eta Magic etxegabetuen aurkako bi garaipenek haize pixka bat eman diete desafio handiaren aurretik. Gezurrezko hauspoa behar bada.

Apirilean, lehiaketako puntako taldeekin neurtuko dira. Apirilean Schroederrek eta Harrellek lankideen laguntza gehiago beharko dute. Gasolek hobera egitea espero da, baina oraindik ez du Los Angelesen bere benetako maila eman. Lankideak hobeak egiten ditu, bai, baina pertsonalki ez du distirarik. Kyle Kuzmasek betiko promesa izateari utzi behar dio. Morris, bestalde, Guadiana bezalakoa da eta hori ezin da txapelketa nahi duen talde batean gertatu.

Drummondek 27 urte besterik ez ditu

Horregatik guztiagatik, eta merkatuak erraz utzi duelako, Andre Drummond fitxatu dute Kalifornarrek. Nahiz eta zenbaitek zaharra dela esan; Otsailak 12tik ez duela jokatu eta bere karreraren amaieran dabilela argudiatu, Mount Vemoneko pibotak 27 urte baino ez ditu eta munstro bat da. Izaten jarraitzen du.

2012an drafteratu zutenetik, 'The Big Penguin'ek 10 puntu eta 10 errebote baino gehiago lortu ditu. Baldarra dirudi, baina bere defendatzaileen aurkegian dantza egiten du. Hortik bere izengoitia. Gainera oso ona da erasoko errebotean. Lau aldiz izan da NBAko errebotetzaile nagusia. Izan ere, mila puntu, mila errebote, ehun lapurreta eta ehun tapoi denboraldi berdinean biltzea lau aldiz lortu du. Inork ez errekor hori berdindu.

Orain bere kalitatearen froga eman nahi du. Urtean 20 milioi baino gehiago kobratzen zituen arren, Lakersekin beteranoaren minimoaren truke jokatuko du. Hau da, 2,7 milloi dollar. Marc Gasolek irabazten duen gauza bera. Argi dago zertara joan diren hauek kalifornia eguzkitsura... Txapeldun izan nahi dute. LeBronek eta Davisek purpuraz eta urrez hitzartu zuten dinastia historikoaren parte izan nahi dute. Eta play offak heltzen direnean, barruan daramaten piztia aterako dute ziur.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo LB + 2AD, txapeldunak berriz izateko Lakersen formula

LB + 2AD, txapeldunak berriz izateko Lakersen formula