Borrar
Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami

Stephen Curryren 'All Star'a

Harmailatik ·

Antetokounmpo izan da Atlantan jokatutako MVPa, baina Warriorseko antolatzaileak egindako hiriko lehiaketa izango da urte batzuk barru gogoratuko duguna

Astelehena, 8 martxoa 2021, 21:04

Comenta

LeBronen taldea, 170. Beste taldea, 150. Durantena izan behar zen lehiaketa hori, baina Netsen hegala, lesionaturik, ez zen partidan egon. Argi dago defentsa gehiegirik ez dela ikusi Atlantan. Etxeko izarrak, Embiid eta Simons, ere ez ziren egon. Ilea mozten dien tipoak Covida du eta badaezpada Sixerreko jokalariak isolatuta egon dira asteburuan.

All Star tristea izango zela bagenekien. Lebronek, eta beste askok, jokoan energiarik ipiniko ez zutela aurretik esan zuten. Egia esan, ez daude ospakizunak egiteko arrazoi asko... Dena den, NBko izarrek egiten dituzte jokalari ikusgarriak horrenbeste dira, ia nahi izan gabe, sekulako jokaldiak eskaini zituztezla.

'All Star Game'n (hau da, partidan) Giannis Antetokounmpok beste edonork baino askoz altuago hegan egin zuen. Saskiratzen saiatu zen bakoitzean, barrura joan zen pilota. Hamaseitik hamasei. Hiru hiruko. Ebanoan landutako Herkules modernoa Harley Davison baino maitatuagoa da Milwaukeen. Eraztuna Wisconsinera eramatea besterik ez zaio falta. Alcindor (Jabbar) eta Big O izan ziren hori lortzen azkenak, 1971. urtean. Ligako bi ikono, eta historiako onenetarikoak, Milwaukee txapeldun egiteko. Igual Giannis ere laguntza pizkak beharko du.

Partidaren inguruan, berriz, Sabonis eta Curry izan ziren hoberenak. Lituaniarrak gaitasunaren erronkan inposatu zen. Hirukoetan, Steph jaunak historia egin zuen. Ez da hiruko txapelketa birritan irabazten duen lehena, (Larry Birdek eta Craig Hodgesek hiru aldiz segidan lortu baitzuten) baina bai bi garaipenen artean hainbeste denbora utzi duenak. Izatez, beste guztiek (Mark Price, Jeff Hornacek, Peja Stojakovic eta Jason Kapono) titulua berritu zuten. Urte batean irabazi eta hurrengoan errepikatu. Baina Curryk, ez. Warriorseko antolatzaileak 2015. urtean irabazi zuen lehenengo aldiz, eta, orain, koroa berritu du. Gainera, 31 puntuko marka ezarri du. Finalean, puntu bakarrarekin gainditu zuen Mike Conley (27-28). Azken jaurtiketan atera zen garaile. Baina finalerdietan... Inork inoiz egindako 31 puntutako errekorra oparitu zuen.

Partidan ere, onenetariko bat izan zen Curry. Ondo pasatu nahi zuela erakutsi zuen. Aurten ere Golden Staten ez dira NBAko finalean egoteko sasoian, eta ikuskizun hauetan egoteko gogo handiagoa du Stephenek, Lebronek edo Kawhik baino. Birrinketak ere egin zituen Akroneko jokalari txikiak.

Imagen -

Eta birrinketei buruz ari garela. Lotsa emateko birrinketa txapelketa burutu zuten Atlantan. Salto handiak egiteko gai direla bagenekien. Anfernee Simons gazteak izan zen gehien saltatu zuena. Atletismoa egitera ere gonbidapena lortzeko modulo saltoak egin zituen. Baina birrintzea oso gora hegan egitea baino gehiago da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Stephen Curryren 'All Star'a

Stephen Curryren 'All Star'a