Borrar
Snoop Dogg.

Snoop Dogg Twitch-eko taldea den FaZe Clanekin elkartu da zuzenekoak egiteko

Faze Clan talde estatubatuarra kirol elektronikoetan lehiatzen zein Twitch plataforman edukiak sortzen dituen kolektiboa da, mundu mailan ezaguna

Ander Retolaza

Osteguna, 17 martxoa 2022, 23:18

Comenta

Denen ahotan dagoen Twitch plataforma aspalditik dabil jada pertsonaia ospetsuak erakartzen haren ikus-entzunezko formatura. Azkena, Snoop Dogg rapero handia izan da, zeinek Faze Clan Twitch talde famatuarekin elkartu den etorkizunera begirako egitasmoak gauzatzeko. Plataforman bide luzea egiteko hautua hartu duela dirudi Snoop Dogg-ek.

Ez da lehenengo aldia Snoop Dogg Twitch-en une gogoangarriak uzten dituela. Aspalditik, rapeatzaile, ekoizle eta aktoreak hainbat zuzeneko burutu ditu. Horrela, plataformak bideo-jokoak jomugan dituenez batez ere, 'Madden NFL' bezalako jokoen 'streaming'-a askotan egin du, bai eta 'Call of Duty'ren 'World League Championship' txapelketan parte hartu ere. Une apartak utzi ditu, soinurik gabeko zuzenekoak eginda edota bukatu ostera ordubete baino gehiagoz zuzenekoa itzaltzea ahaztea.

Hala ere, Twitch plataformak jokoekin zerikusia ez duten egitasmoak sortzeko ere balio du. Orain, Face Clan-ek baieztatu egin du Snoop Dogg haiekin elkarlanean ariko dela hurrengo urteetan. Talde estatubatuarra mundu mailan ezagunenetakoa da, eta, aukera izanez gero, onenak fitxatzen saiatzen dira, bai haien dibisioetan zein eduki sortzaileen atalean. Azken honetan ariko da Snoop.

Ikusteke dago oraindik mundu mailan eragin handia duen kirol elektronikoetako talde baten eta Snoop Dogg gisako pertsonaia baten arteko loturak balio duen. Argi dago 'e-sport' kirolen eta bideo-jokoen sektorera gero eta jende gehiago hurbildu nahi dela, etorkizunera begirako testuinguru konplexua sortuz horrela.

Egun, FaZe Clan taldeak 'Call of Duty', 'Counter-Strike: Global Offensive', 'FIFA', 'Fortnite', 'PlayerUnknown's Battlegrounds' (PUBG), 'PUBG Mobile', 'Rocket League', 'Rainboegw Six' eta 'Valorant' jokoetan lehiatzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Snoop Dogg Twitch-eko taldea den FaZe Clanekin elkartu da zuzenekoak egiteko

Snoop Dogg Twitch-eko taldea den FaZe Clanekin elkartu da zuzenekoak egiteko