Borrar
Urgente Normalidad en el metro tras los retrasos provocados por el desmayo de una mujer que ha caído a las vías en Algorta
Gaizka Sarasola musikari eta idazle lesakarra da. Larrabetzuko Udala

Sarasola musikari eta idazleak Larrabetzun egingo du egonaldia bere lana mamitzeko

Udalbiltzak bultzatu du Geuretik Sortuak ekimena, eta bere helburua da euskara hutsean sortutako literatura, antzerkigintza eta zinemagintza sustatzea. Aurten lesakarrak izango du aukera bere proiektua burutzeko

Zurekin

Igandea, 30 uztaila 2023, 09:38

Comenta

Udalbiltza euskal udalerrien partzuergoak bultzatu du Geuretik Sortuak ekimena, eta bere helburua da euskara hutsean sortutako literatura, antzerkigintza eta zinemagintza sustatzea. Horretarako, sortzaileek denboraldi bat pasatzen dute ekimenarekin bat egindako herrietako batean, eta aurten Gaizka Sarasola Lesakako musikariari eta idazleari egokitu zaio Larrabetzun egonaldia egitea bere lana mamitzeko. Sarasolak antzerki-testuak idatzi ohi ditu, baina oraingo honetan narrazioan saiatuko da. Buruan baditu istorioaren nondik norakoak.

Iazko urrian beka deialdia zabaldu zen unean iragarri bezala, aurten Udalbiltzak laugarren arte alor bat gehitzea erabaki du: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako sortzaileez gain, komikigileak ere protagonista izango dira oraingoan. Beka deialdian 60 proposamen jaso ziren orotara lau arte alorretatik, proiektuko arduradun politikoa den Koro Etxeberriak adierazi bezala, «askotarikoak eta kalitate altukoak».

Lehen edizioan bezala, bigarren hau ere bi urtez luzatuko da. 2023an zehar sormen egonaldiak egingo dira 22 multzotan bildutako 39 udalerritan. Aurten ere bi, hiru, lau edota bost udalerritako multzoak egongo dira, euren kabuz parte hartzea erabaki duten udalerri horiez gain. Bakoitzera, Udalbiltzak eta arte alor ezberdinetako adituek osatutako balioespen batzorde batek hautatutako sortzaileetatik bat joango da; jasotako proiektua garatu ahal izateko epaimahai honek egokien ikusi duen udalerri edota udalerri-multzora, hain zuzen. Udalerri horretan edo horietan hiru astera bitarteko egonaldiak egingo dituzte sortzaileek; eta bertatik ipuin luzeak, 15-20 orrialde bitarteko komiki lanak, 10-20 minutu arteko film laburrak eta antzezlanak aterako dira.

Ziklo berri honen bigarren urtean, 2024an, sortutako lan guztiekin kultur zirkuitu bat osatuko da. Ipuinak eta komikiak bilduma banatan argitaratuko dira; film laburrekin muntaia orokor bat egingo da, eta antzezlanak euren kabuz aurkeztuko dira herri horietan. Zirkuitu hau egonaldiak jaso dituzten udalerri guztietatik igaroko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sarasola musikari eta idazleak Larrabetzun egingo du egonaldia bere lana mamitzeko

Sarasola musikari eta idazleak Larrabetzun egingo du egonaldia bere lana mamitzeko