Borrar
Urgente Normalidad en el metro tras los retrasos provocados por el desmayo de una mujer que ha caído a las vías en Algorta
Aurreko edizio batean, larrabetzuarrek haur sahararrekin bat egin zuten. Larrabetzuko Udala

Saharako haurrak Larrabetzuko kaleetara iristear daude!

Zazpigarren urtez, Udalak udaleku bezalakoak antolatzen ditu 20 neska-mutilentzat. Frontoia, igerilekuak eta eskola atondu ditu

Leire Larrazabal

Ostirala, 7 uztaila 2023, 22:22

Comenta

10 urtetik 12 urtera bitarteko 20 neska-mutil sahararrek emango dute uda Larrabetzun. Uztailaren 10ean helduko dira udalerrira Bakeleku Udalekua proiektuaren baitan, Bakeleku Udalekua Bizkaia eta Zumaiako Darahli elkarteen laguntzarekin. Aspalditik datorren kontua da hau. Izan ere, ume sahararrak orain dela 30 urte inguru etorri ziren lehendabiziko aldiz Bizkaira. Hasieran, familiek hartzen zituzten, baina azken zazpi urteotan umeak Larrabetzun egingo den udaleku bezalakoetan ibili dira.

Horrela, Udalak frontoia, igerilekuak eta eskola erabiliko ditu udalekua atontzeko, eta han sukaldari bat eta zortzi begirale boluntario ibiliko dira umeekin. Modu horretan, gaztetxoek primeran pasatuko dute eta momentu oro kontrolatuta egongo dira, udalerriko beste txiki batzuekin ere harreman estuak izango dituztelarik.

Saharako haurrek esperientzia erabat ezberdina bizitzeko aukera izango dute Larrabetzuko udalekuan euskal umeekin batera, inolako desberdintasunik gabe. Dieta orekatua eta mediku azterketak eskainiko zaizkie, eta hainbat hezkuntza-jarduera egiteko aukera izango dute. Horien bidez, euskara zein gaztelania ikasiko dute eta gure bizimodua ezagutuko dute. Azkenik, txangoak ere egingo dituzte parke naturaletara, kulturguneetara, udaletxeetara, herrietara, hondartzara, mendira..

Udalekua Oporrak Bakean programaren baitan kokatzen da. Horren bidez, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren milak eta milaka haur sahararrek bi hilabeteko oporraldia igarotzen dute Euskal Herrian. Gainera, Euskal Herria eta Sahararen arteko kooperazioa sustatzen da. Izan ere, programa horrek helburu bikoitza dauka: batetik, Saharako umeek basamortu gordina utzi eta, beste edozein umeren antzera, oporrez gozatzea; eta bestetik, Saharako herriak bizi duen gatazkaren berri ematea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Saharako haurrak Larrabetzuko kaleetara iristear daude!

Saharako haurrak Larrabetzuko kaleetara iristear daude!