https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Txillida Leku museoak ateak ireki zituen asteazkenean zortzi urte luzeren ostean

Txillida Leku museoak ateak ireki zituen asteazkenean zortzi urte luzeren ostean
Lobo Altuna

Hernanin kokatuta dagoen museoak ehunka bisitari jaso izan ditu azken egunotan

UNAI SARRIUGARTE

Pasa den asteazkenean zabaldu zen berriro ere Txillida Leku museoa. Eduardo Txillida eskultorearen obra aurkezten duen museoak bisitari kopuru izugarria jaso izan du Aste Santuko egunetan. Museoaren inaugurazio egunean, hau da, asteazkenean 700 bisitari jaso zituen. Ostegunean, berriz, 650 pertsona inguruk bisitatu zuen Txillida Leku.

Pasa den asteartean ospatu zen komunikabideentzat eta erakunde publikoentzat bideratutako aurkezpena. Jendearentzat, berriz, asteazkenean estreinatu zen Txillida Leku museoa. Hernaniko Zabalaga Baserrian kokatuta dagoen museoan Eduardo Txillidak 1940. urtetik 2000. urtera bitartean burututako 90 maisulan daude ikusgai. Proiektu berri hau Miraia Massague zuzendariaren gidaritzapean egondo da.

Eduardo Txillida Donostian jaio zen 1924. urtean. Gaur egun, Jorge Oteiza bizkaitarrarekin batera Euskal Herriko eskultore ospetsuenetarikoa dugu. Txillidaren lanak dira: Donostiako La Concha hondartzan kokatuta dagoen «Haizearen orrazia» eta Gipuzkoako Kutxaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen logotipoak.

XX. mendean mundu mailan oso famatua egin zen Eduardo Txillida eta mundu osoko erakusketa askotan parte hartu zuen, Veneziako 1958. urteko Bienalean esaterako. Bestalde, Txillida sari ugari jasotakoa da: Kandinski saria, Rembrandt saria, Wilhem Lehmbruck saria, Asturiasko Printze saria, Alemaniako Kaiserring saria edota Japoniako Inperial saria.

Gaur egun bere maisulan asko munduko hiri eta museo ospetsunenetan daude ikusgai. Gainera, San Fernandoko Arte Ederren Akademiaren kidea, Amerikako Arte eta Zientziaren akademiaren kidea eta Londresko Royal Academy of Arts-eko kide ohoretsua izan zen.

Bere lanek material ezberdinen izaerarekin jokatzea izan dute helburu. Altzairua, alabastroa, hormigoia eta terrakota erabili zituen gehienbat. Halaber, eskultore donostiarraren ospea Brancusi edo Giacomettiren tamainako maisuekin parekatua izan da.

Txillida Lekuk 2002. urtean zabaldu zituen ateak. Museo hau Eduardo Txiillida-Pilar Belzunce Fundazioak abiatutako egitasmoaren ondorio izan zen. Zoritxarrez 2010. urtean Euskal Autonomia Ekidegoan eragindako krisi ekonomikoak museoaren itxiera ekarri zuen.