Borrar
Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami

Pablo González Longarela ezagutzen duzu?

Harmailatik ·

Movistar Estudianteseko jokalariak EBAko balorazio errekorra hautsi du

Astelehena, 21 abendua 2020, 18:32

Comenta

Pablo du izena, 19 urte ditu eta lehen taldearen atea jotzen ari da. González eta Longarela bere abizenak dira, nahiz eta askok 'izarra' deitzen dioten. Beste bat Movistar Estudiantesen harrobian. Nacho Arroyo, Adams Sola, Ruben Dominguez edo Dovydas Giedraitis dira Pablok egindako ibilbidea osatu duten azkenak. Bide zaila. Duela zazpi urte bere ikastetxetik Ramiroren egituran sartu zen.

Aurretik, Estudiantesen, beste askok burututako bidea da hau. Saskibaloian guztiz gaizki joan ez zaienei aipatzearren: Fernando Martín, Alberto Herreros, Carlos Jiménez, Nacho Azofra, Alfonso Reyes, Iñaki de Miguel, Rodrigo de la Fuente, Felipe Reyes, Pedro Robles, Sergio Rodríguez, Antonio Díaz-Miguel, Aíto García Reneses, Jesús Codina, Carlos Suárez, Jaime Fernández, Javier Beiran,Darío Brizuela donostiarra, Juancho Hernangómez... NBAn dago azken hau, urtean sei milioitik gora irabazten.

Orain, 190 zentimetroko eskolta gaztean jarri da fokua. Tontokeria batentatik, egia esan: 54 puntutako balorazio bat. 29 minututan kantxan, 41 puntu, 7 errebote eta 3 asistentzia. Plist plast.

Egindakoa testuinguruan jartzeko, LF Endesan (Gatling eta Koné) 37ko balorazioa da errekorra. Urrezko LEBen (Van Zegeren) 39, Zilarrezko LEBen (Ortega) 41, LF2an 47 (Pocek) eta EBAn, orain arte, (Vicente Garello) 48.

Ordu erdiko inspirazioak 7/8ko seriea utzi zuen biko jaurtiketetan, 4/5ekoa, hirukoetan, eta, 11/13koa, jaurtiketa libreetan. 7 errebote harrapatu zituen, 3 asistentzia banatu eta 11 falta pertsonal eragin zituen. Hiru baloi galdu ere bai, ez dira hainbeste. Estudiantes taldeak CB Agüimes garaitu zuen (92-58). Bigarren garaipena lau partidatan.

Pablok batez beste 23.3 puntu, 6.3 errebote eta 2.3 asistentzia lortu ditu, guztira 27.8 puntuko baloraziorako. MVP eramatea ez da gauza berria berarentzat. Aurreko jardunaldian, galdu egin zuten arren, gazte madrildarrak 33 puntu lortu zituen: 5 errebote, 3 asistentzia, tapoi bat eta 4 falta jaso zituen, 38 puntuko balorazioarekin. Bere arrastoa jarraitzen beharko dugu, beraz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pablo González Longarela ezagutzen duzu?

Pablo González Longarela ezagutzen duzu?