Nahitaez mozkortu behar al dira kirolariak txapela bat lortu eta gero?
Washington Nationals taldea Amerikako garaile atera da, bere istorioan lehenengo aldiz, eta inoiz ez bezala ospatu du
Haien bizitzako parranda bota dute Washington Nationals-eko mutilek. Halabehar, Udazkeneko Klasikoa lehenengo aldiz irabazi eta gero. Baseball-ez hitz egiten ari gara. Joan den astean bukatu zen denboraldia Estatu Batuetan eta hiriburuko taldea atera zen garaile. Behar bada munduko txapelarik garrantzitsuena eskuratu dute. Badakit bai, gurean kirol honek ez omen duela inolako arrakastarik, baina Amerikan erlijio moduko zaletasuna du. Eta horregatik hain zuzen ere denbora luzean ikusi ez den moduan ospatu zuten garaipena.
Seguruenik oroituko zarete nola Marc Gasolek, irentsi bakar batez, garagardo botila handi bat edan zuen NBA-ko eraztuna lortu zuenean. Hiru hilabete geroago, Madrilen, Chinatik bueltan, Sergio Scarioloren taldearekin munduko txapelketa irabazi eta gero, jendeak gauza bera egiteko eskatu zion. Eginbehar. Mahou lata zirudien edaria hartu eta keinu egin barik barrura joan zen oso-osorik.
Incredible. pic.twitter.com/ur1tEsd6H0
NBC Sports Capitals (@NBCSCapitals) November 4, 2019
Baseball-eko jokalarien ustez hori beroketa besterik ez da. Gizon 'matxote' diruditen bizardun hauek bizitzari eta garagardoari begietara begiratzen diote. Gero, ikusiko denez, ilegabeko bularreko nerabeak bezala portatzen badira ere. Houston 4 eta 3 gainditu eta gero, apustuak kontra izanda eta lau partida horiek Texasko taldearen etxean irabazita, sekulako bestaldia antolatu zuten Wahington-en txapeldunak txalotzeko. Eta jokalariek serioski hartu zuten erronka.
Larunbatean hasitako jaia igandean jarraitu zuten, etenik gabe, eta igande arratsaldean Capitals taldearen partidara hurbildu zirenean -Columbiako Barrutiako izotz hockey klubak agurtu nahi zituen-… kaosa. Hockey denboraldia hasi berri da. Baseballa amaitzen denean ekiten diote yankiek izotzean irristatzeari. Eta imajinatu daitekenez, zaleak berdinak dira bi kiroletan. Giro horretan, jendea erotuta eta emozioa medio, pistari ohorezko buelta Zamboni baten gainean ematen ari zirela, batek kamiseta kentzea proposatu zuen. Besteek amen eta Full Monty-aren lehen urratsak emanak ziren jada.
shirt update pic.twitter.com/s0T5cQsBBN
NBC Sports Capitals (@NBCSCapitals) November 4, 2019
Prakak oraindik hanketan zituztela itzuli ziren harmailetara, 'Thank's God' esango zuen baten batek, baina kamisetak ez ziren bueltatu. Lan gehiegi zuten aurrean jarritako garagardo sorta edaten. Edan eta edan. Azkenean, ikusleek eskatuta, botilak sinatzen eta jaurtitzen hasi ziren. Oroigarri polita irudituko zitzaion zale bat baino gehiagori. Natinalseko jokalariek ahaztuko ez dutena hurrengo egunean izan zuten ajea da. Nahitaez mozkortu behar dira kirolariek txapela bat irabazi eta gero? Istripua izango da, baina egun batzuk geroago, Donald Trumpek Etxe Zurira gonbidatu zituen washingtondarrak. Hori bai, ez zuen gauza bera egin munduko txapeldun agertu ziren futboleko emakumeekin.