Borrar
Reuters
1,8 milioi euroko inbertsioa, airearen kalitatea kontrolatzeko sarea hobetzeko eta zabaltzeko

1,8 milioi euroko inbertsioa, airearen kalitatea kontrolatzeko sarea hobetzeko eta zabaltzeko

Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea lurralde osoan banatutako 53 neurketa estaziok osatzen dute

el correo

Martes, 5 de marzo 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontu luzatuan 1,8 milioi euroko ordainketa kredituak barne hartzea erabaki du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea hobetzeko eta zabaltzeko inbertsioak finantzatzeko. Sarea osatzen duten neurketa estazioak berritzeko, unitate mugikor berriak erosteko eta airearen kalitatearen azterketak egiteko erabiliko da inbertsio osagarria.

Jaurlaritzako arduradunek azaldu dutenez, kopuru hori jada aurreikusita zegoen diruzaintzako gerakinen kargura Gobernu Kontseiluak azaroan onartutako Finantza Inbertsio Iraunkorren barruan, eta hala jasota zegoen azkenean onartu ez zen aurtengo ekitaldiko Ingurumen Sailaren aurrekontuan.

Egun, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea lurralde osoan banatutako 53 neurketa estaziok osatzen dute: 40 Ingurumen Sailarenak dira eta 13 enpresa nagusienenak. Enpresa horiek behartuta daude emisioren bat finkatutako mugaren gainetik hautematen badute hori jakinaraztera. Ingurumen Sailak baliozkotzen ditu estazio guztien datuak.

Estazio finkoez gain, badituzte beste sei unitate mugikor emisio arazo zehatzak edo larrialdi egoerak ebaluatzeko. Sareak ondorengo parametro hauen mailak kontrolatzen ditu: sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, karbono monoxidoa, partikulak eta ozonoa. Bilbon lau estazio daude (Maria Diaz de Haro, Mazarredo, Arraiz eta Europa parkea); Donostian bost (Puio, Ategorrieta, Añorga, Easo eta Tolosa hiribidea); Gasteizen lau (Martxoaren 3aren plaza, Gasteiz hiribidea, Herrandarren kalea eta Farmazia Fakultatea).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios