306 milioi bat erabiltzaile lortu ditu Snapchatek haren errealitate areagotuaren tresnarekin
Snapchat sare sozialak erabiltzaileentzako funtzio berriak aurkeztu ditu mundu ikuskera anitzak sortzea ahalbidetzeko
Ander Retolaza
Ostirala, 10 abendua 2021, 19:55
Snapchat sare sozial ospetsuak igarotako asteazkenean helarazi zuen jada 306 milioi erabiltzailek erabiltzen dutela errealitate areagotuko aplikazioa. Honakoa sare sozialean sartzean erabil daiteke, kamara piztuz eta errealitate areagotuko formatu ezberdinetako bat hautatuz. Ildo berean, funtzio zein tresna berriak iragazi ditu.
'Lens Fens' ekitaldiaren testuinguruan aurkeztu zituen berriak konpainiak, urteko sortzaile digitalen topagunea dena. Bertan azaldu ditu Snapchatek haren aplikazioaren erabilera ezberdinak, esanik 250.000 bat sortzaile dituela beregain errealitate areagotuko lenteak sortzen. 200 herrialde baino gehiagotan sakabanatuta, 2,5 milioi lente formatu ezberdin baliagarri daude plataforman, bakoitza 3,5 bilioi bider bistaratuak izan direnak.
Egun, 306 milioi bat lagunek erabiltzen dute Snapchat mundu guztian zehar, eta horietatik 5.000 milioi aplikazioaren kamara erabiltzen dute egunero 'Snaps' ezberdinak sortzeko. Era berean, 200 milioi lagun, Snapchat aplikazioaren kamara horrekin, egunean lente formatu ezberdinak erabiltzen dituzte 6.000 milioi aldiz egunean. Baina funtzio berriak ere espero dira.
Errealitate areagotuko erabilera berriak aurkeztu zituen topagunean enpresak, non 'landmarkers' delakoek izan zuten ohiartzun handiena. Horiek erabat pertsonalizatuak izango dira, mugikorren LiDAR eskanerrak erabiliko baititu tresna gisa une ezberdinak errealitate areagotuan aurkezteko.
Snapchaten bidez, halaber, edozein sortzailek erabil dezake sakoneko informazioa eta geometria unibertsaleko ezagutzak mundu errealeko esperientziak sortzeko. Honakoa goi-mailako gailuekin baino ezin zen egin lehen. Mundu ikuskera anitzak sortzeko ahalbidetu nahi dute erabiltzailea.
Lens Studio 4.10 ere eguneratu egin da sortzaileentzako funtzio gehigarriekin. Besteak beste, horiek soinu-liburutegi berri bat eta mundu errealaren fisika eta denbora errealeko datuetarako API liburutegi bat dira.