Borrar

'La mejor madre del mundo' antzezlana Arriagan estreinatuko da

Antzezlana urtarrilaren 14tik otsailaren 7ra arte Pabilioi 6an ikusi ahal izango da

s. c.

Osteguna, 7 urtarrila 2021, 20:07

Comenta

Zer da ama on bat izatea? Zeintzuk dira emakume horrek izan behar dituen ezaugarriak? Jarraitu beharreko gidarik al dago? Galdera guzti hauen harira, idatzi zuen Nuria Labari idazle eta kazetariak 'La mejor madre del mundo' izeneko eleberria. Liburuak eszenatokietara salto egin du orain eta asteburu honetan Arriaga Antzokian ikusi ahal izango da, ostiral eta larunbata honetan.

Nuria Labari kantabriarraren 'La mejor madre del mundo' eleberrian oinarritutako izenburu bereko antzezlanaren estreinaldia izango da Arriaga Antzokian. Pabiloi 6ren eta Arriaga antzokiaren ekoizpena da, eta Juana Lorrek moldatu du antzerkirako. Arriagan estreinatu ondoren, Bilboko Pabiloi 6an izango da ikusgai. Bertan urtarrilaren 14tik otsailaren 7ra arte ikusi ahal izango da.

Antzezlanaren arduradunek azaldu dutenez, 'La mejor madre del mundo' lanak, «maitasunez, bertigoz, umorez eta itzalez osatutako zurrunbiloan» murgildu nahi ditu ikusleak, «sentipen horiek guztiak sortzen baitira ama garaikide baten gorputz eta buruan, seme-alaba bat izateko nahia hasten denetik hazkuntzaren garai bete-betera arte».

Leire Ucha antzezleak gorpuzten du emakume-ama obran. Harekin batera, Haizea Aguila, Karmele Larrinaga, Eneritz García Alonso eta Iñaki Maruri aktoreak izango dira taula gainean, protagonistaren inguruan ari diren pertsonaiak interpretatzeko, «guztien artean ikusleak hausnartzera behartuko dituenistorio hunkigarria eratuz».

Antzezlanaren emanaldiak 19.00etan hasiko dira ostiralean zein larunbatean, eta sarrerak 18 euro balio du. Antzokiko teatroarriaga.eus webgunean eta Arriagako txarteldegietan eros daitezke sarrerak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'La mejor madre del mundo' antzezlana Arriagan estreinatuko da

'La mejor madre del mundo' antzezlana Arriagan estreinatuko da