Borrar
Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami
Maider Fernandez, ezkerrean, Gijongo Nazioarteko Zine jaialdian.

Maider Fernández eta Jorge Moneo euskal zinemagileak, Berlingale Talents programan

Berlingo Nazioarteko Zinemaldiak zuzendari gazteen artean talentua garatzeko sortutako programa da, larunbatean hasi eta bihar amaituko dena

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 25 otsaila 2020

Comenta

Maider Fernández eta Jorge Moneo euskal zinemagileak Berlinale Talents programan parte hartzen ari dira. Hori Berlingo Nazioarteko Zinemaldiak zuzendari gazteen artean talentua garatzeko sortu duen egitasmoa da. Egunotan, munduko 250 gazte euren proiektuak landu eta ezagutzera emateko aukera izaten ari dira. Era berean, euren ekoizpenak nazioarteko ekoizle eta finantzatzaileei aurkezten dihardute.

Maider Fernández da hautatutako euskal gazteetako bat. Fernandezek aurten Apellaniz&DeSosarekin elkarlanean, 'El médico cura' izeneko film laburra egingo du eta, orain, «jendea ezagutzera, astebete zinemari buruz pentsatzen ematera eta ahal ditudan pelikula gehien ikustera» doa. Berak azaldutakoaren arabera, «Frantziako diru laguntzen sistema ezagutu nahiko nuke etorkizunean, ondoko herrialdea izanik harremana egon daitekeela uste dudalako».

Era berean, Jorge Moneo zinemagile gaztea ere Berlinale Talentsen dabil. Gasteiztar honek 'Orbainak' laburmetraiaren distribuzioarekin jarraitzen du, eta, bestetik, 'Almanaka' proiektu berriaren lehenengo urratsak ere ematen hasia da.

Euskal eragileen presentzia ikaragarria

Aurten berriro ere Basque Audiovisualek stand bat izan du EFM Berlinale azokan. Hori Cinema from Spainek Martin Gropius Baun izango duen esparruaren barnean kokatuta dago. Euskal plataformak bisitarientzat bi erakuslehio ditu bertan; batetik, urte osoko euskal ekoizpena biltzen duen katalogoa; eta, bestetik, euskal ikus-entzunezko ekosistema ezagutzeko plataforma gisa erabiltzen den webgunea. Gainera, egunotan Basque Audiovisual stand horretatik euskal zinemagintzarekin zerikusia duten hainbat enpresa bertaratzen ari dira.

Bestalde, euskal eragileen presentzia ere ikaragarria da, Cinema From Spain Presents zigiluarekin. EFMan egingo diren hitzaldi batzuetan parte hartu dute. Otsailaren 22an, esaterako, Mirror pabiloian, 'Koprodukzioa Espainiarekin/Espainian' izeneko mahai-ingurua egin zuten, ICAAk, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak antolatu zutena. Gainera, topaketa horretan bi ekoizpen eman dituzte aditzera; batetik, 'O que arde' luzemetraiaren koprodukzio eredua aztertu dute, eta Koldo Zuazuak Kowalski Filmseko euskal koproduktore gisa egon da bertan; bestetik, 'La trinchera infinita' Euskal Herri eta Andaluzia bitarteko koprodukzioa aztertu dute. Bertan, Xabier Berzosak, Irusoinen ekoizle exekutiboak hartu du parte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maider Fernández eta Jorge Moneo euskal zinemagileak, Berlingale Talents programan

Maider Fernández eta Jorge Moneo euskal zinemagileak, Berlingale Talents programan