Bertsozale

Luzia Goñi bertsolari nafarra zendu da

Bere olerkari ibilbide oparoan hainbat bertso idatzi zituen

UNAI SARRIUgarte

Lunes, 23 de marzo 2020, 21:57

Luzia Goñi bertsolari nafarra zendu da, 91 urte zituelarik. Berria Bertsozaleen elkarteak eman du aditzera bere weborriaren bitartez. Bere olerkari ibilbide oparoan hainbat bertso idatzi zituen. Dena den, bere garaiko emakumezko gehienek bezala, ez zuen plazako oholtza ezberdinetan esku hartzeko aukera gehiegirik izan.

Publicidad

Hori dela medio, Nafarroako Bertsozale Elkarteak 2017an bertsolaria aintzatetsi zuen, urte hartako Nafarroako Txapelketa Nagusian txapela jartzeko aukera eskainiz. Era berean, duela hilabete gutxi batzuk EITBko Hitzetik Hortzera programaren saio batean parte-hartu zuen, bere bizitza eta bertsolari ibilbideari buruzkoak kontatzen.

Gainera, 2019. urtean Nafarroako 14 emakumek euskararen alde eginiko lana azaleratzeko erakusketa ikusgai jarri zuten Iruñeko Kondestablearen jauregian, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Berdintasun Arloak sustatutakoa. Emakumezko haietako bat Luzia Goñi zen.

Etxetik jaso ez arren, txikitatik datorkio bertsolaritzarekiko grina eta afizioa. 16 urte besterik ez zituela Errenteriako Retegi tabernan hasi zen lanean, eta hartara askotan bertsolari esanguratsuak bertaratzen ziren, hala nola, Manuel Olaizola 'Uztapide' edota Jose Joakin Mitxelena. Ogibidez sukaldari aritu zen urte askotan.

50 urte beterik ez zituenenean alargundu, eta bertsoak idazteari ekin zion buru belarri. Idazki hauek gai anitzetakoak ziren: gai sozialak, protesta bertsoak, sentimenduei buruzkoak, bere jaioterriari eta aspaldiko garaietako oroitzapenen ingurukoak, etab. Euskararen alde lan ikaragarria egindako emakumea izan da Goñi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad