Borrar
Euskal artistak.. zart kolektiboa

'Loti (h)errena', lokartzeko eta esnatzeko ibilbide musikal-literarioa

Zart kolektiboaren lehenengo lan bateratua da

leire larrazabal

Asteazkena, 11 urtarrila 2023

Comenta

Artista talde baten emaitza da. Horrela, Rafa Rueda, Alain Urrutia, Elizabeth Macklin, Harkaitz Cano, Iker Lauroba, Lou Topet, Maite Larburu, Mikel Urdangarin eta Naiara Egimendiak bat egin dute eta 'Loti (h)errena' eratu dute. Alegia, Zart kolektiboko artisten arteko lehenengo lan bateratua da.

Lokartzeko eta esnatzeko ibilbide musikal-literarioa da, kolektiboki amets egiteko. Nahieran ametsari buruz amestu begiak irekita, begiak itxita elkar argiago ikusteko. Azken finean, abesti eta testu ederrak bildu dituen disko-liburu bat dugu hauxe.

Esan dugunez, artista askoren emaitza dugu 'Loti (h)errena' eta bakoitzak bere ekarpena eskaini dio. Horrela, Cano arduratu da testuen gidaritzaz. Macklinek itzuli ditu horiek ingelesera; eta hamazazpi abesti eta soinu pieza txertatu dituzte. Konposatu eta interpretatzeko lana Rueda, Topet, Urdangarin, Lauroba eta Egimendiaren gain 'erori' da. Diseinu lanetan Urrutia ibili da.

Zart kolektiboa 2019an sortu zen, «hausnartzeko eta elkar laguntzeko espazio bat bezala». Diziplina ezberdinetako artista eta profesionalen kolektiboa dira. 'Loti (h)errena'k orain ibilbidea egin behar du. Alegia, kontzertuak ematen hasiko dira. Hori bai, momentuz, ez dute emanaldirik hitzartuta. Izan ere, artista bakoitzak, bere aldetik ere, beste proiektu batzuetan murgilduta dabiltza. Baina, noski, helburua 'Loti (h)errena' ikus-entzuleei helaraztea da, zuzenean aurkeztea. Bakoitzaren agenda mahaigaineratu beharko dute eta amankomunean jarri, datak jakinarazteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Loti (h)errena', lokartzeko eta esnatzeko ibilbide musikal-literarioa

'Loti (h)errena', lokartzeko eta esnatzeko ibilbide musikal-literarioa