Borrar
Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Belako musika talde post punk bizkaitarra Niña Coyote eta Chica Tornado gipuzkoarrekin ariko da oholtza gainean. E.C.

Kontzertu uzta oparoa abuztuan Gasteizko Iradier Arenan

Musika emanaldi horien artean nabarmentzekoak dira Belako + Niña Coyote eta Chico Tornado, Segismundo Toxicomano edota ETS musika banda euskaldunak

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 29 uztaila 2021, 22:44

Comenta

Kontzertu uzta oparoa ospatuko da abuztuan Gasteizko Iradier Arenan. Hauxek 'Kultura Bizia Gunea' egitasmoaren barnean ospatuko dira, Gasteizko Udalak apirilean martxan jarritako ekimena, irailaren amaiera bitarte iraungo duena. Hala, musika emanaldi horien artean nabarmentzekoak dira, Belako + Niña Coyote eta Chico Tornado, Segismundo Toxicomano edota ETS musika banda euskaldunak.

Abuztuaren 4ean Segismundo Toxicomano musika banda gasteiztarrak emanaldi berezia eskainiko du, bere azken 20 urteotako punk-rock ibilbidea birpasatuko duelarik. Abuztuaren 5ean, berriz, Belako musika talde post punk bizkaitarra Niña Coyote eta Chica Tornado gipuzkoarrekin ariko da oholtza gainean. Belakok nahiz eta abesti gehienak ingelesez abestu, taldeak euskarazko abestiak ere baditu bere kantuen artean.

Bestalde, hurrengo egunean ETS musika talde euskaldunak euskarazko nahiz gaztelaniazko musika errepertorioarekin ikus-entzule arabarrak zur eta lur uztea bilatuko du. Era berean, abuztuaren 7an hiru talde euskaldun ikusi ahal izango dituzte arabarrek Iradier Arenan, Rotten XIII + Brigade Loco + Iramo, alegia. Roten XIII talde nafarrak 'Aurrera' egitasmoa aurkeztuko du, eta, horiekin batera, agertoki gainean punk-rock eta Oi! musika estiloko Brigade Loco banda bergararra nahiz Iramo gasteiztarra ibiliko dira.

Azkenik, abuztuaren 21ean Los Chikos del Maíz rap talde ospetsuak itxiko du hilabete honetako Iradier Arenako eskaintza musikala. MC 's Nega eta Toni el Suciok osatutako bandaren hitzek kritika soziala, lan egoera, monarkiarekiko kritika eta Espainiako hip hoparen eszena jorratzen dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kontzertu uzta oparoa abuztuan Gasteizko Iradier Arenan

Kontzertu uzta oparoa abuztuan Gasteizko Iradier Arenan