Borrar

Indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketan parte har ezazu

Hamabi eta hogei urte bitarteko gaztea bazara eta interesa baldin baduzu, ikus-entzunezko lanak aurkez ditzakezu azaroaren 9ra arte

Ostirala, 17 urria 2025, 11:39

Comenta

Emakundek sustatzen duen Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketak indarkeria sexista eta matxista saihestu nahi du gazteen artean. Bideoak aurkeztu nahi dituztenek azaroaren 9ra arte egin ahalko dute, eta, antolatzaileen arabera, aurtengo edizioaren berrikuntza nagusia gazteek sare sozialetan hain zabaldua dagoen POV (Pointo Of View) erako bideo laburrak ere aurkeztu ahal izango dituztela izango da. Gainera, ekimenak gazteekin batera hausnarketa eta eztabaidak sustatzeko helburua du, 'Beldur Barik Jarrera' bultzatuz.

«Helburua da lehiaketa egokitzea, gazteek sareetara igo ohi dituzten bideo formatuak ere kontuan hartuz. Formatu horren bidez, indarkeria matxistaren inguruko egoera baten aurrean gazteek euren ikuspuntua edo erantzuna adieraz dezaten bilatzen da», esan dute. Aurrekoetan bezala, lehiaketan 12 eta 20 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, banaka edo taldeka, bi kategoriatan banatuta: 12-16 urte (2013 eta 2009 artean jaiotakoak) eta 17-20 urte (2008 eta 2005 artean jaiotakoak).

Edukiei dagokienez, aurkeztutako ikus-entzunezkoek gazteen jarrera kritiko, eraikitzaile eta konprometitua islatu behar dute indarkeria matxistaren aurrean, hau da, 'Beldur Barik Jarrera': parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria matxistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Eta bideoak ikastetxe, gazteleku, aisialdi talde, elkarte edota emakumeen etxeen bitartez edo haien kabuz aurkeztu ahalko dituzte. Lehiaketaren oinarriak programako webgunean kontsulta daitezke, baita bideoen sorkuntzarako lagungarria izan daitekeen materiala, eta izen-ematea han egin beharko da.

Sarien artean daude 650 euroko sariak taldeentzako eta 200 euro gehi liburu sorta banakako lanentzat, baita publikoaren saria (300 euro) eta ikus-entzunezko lan onenaren saria (300 euro) ere. Lan sarituak azaroaren 28an egingo den Beldur Barik Topaketan jakinaraziko dira, indarkeria sexista eta matxistaren aurkako borrokan ari diren gazteen topagune bilakatuko den ekitaldian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketan parte har ezazu

Indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketan parte har ezazu