Borrar
Manlleu Film Festival

'Hondarrak' filma saritu dute Argentinan eta Valentzian

Marta Gomez eta Paula Iglesiasen labur dokumentala da, 15 minutukoa

Leire Larrazabal

Ostirala, 14 uztaila 2023, 13:37

Comenta

Marta Gomezek eta Paula Iglesiasek idatzi eta zuzendutako 15 minutuko 'Hondarrak' film laburra saritu dute Argentinan eta Valentzian. Zaintza-lanak hondaturik eta hankaz gora dituen mundu bati eusten dioten bi emakume aurkezten ditu. Film laburra Santiago del Estero Film Festivalean (Argentina) eta Valentziako Giza Eskubideen 14. Nazioarteko Zinemaldiaren dokumental laburren sailean aintzatetsi dute.

Pelikularen sinopsia hauxe da: bi emakumek zainketak hondatuta dauden mundu bati eusten diote. Gladys, betiko konfinamenduan lan egiten duen etxean, eta Ima, itsasoaren aurrean betiko zain, beste ontzi batek bere sareak hautsi arte. Lana diren espazioak, beti etxe ez diren etxeak eta etxeak diren lanak. Bere bizipenen oroitzapenek bat egiten dute zentzumenen kontakizun batean, eta galdera bateraino garamatza: noren esku dago egoera aldatzea?

Al Borde Filmsek ekoitziriko lana da 'Hondarrak', Marta Gomezek eta Paula Iglesiasek idatzi eta zuzendutakoa. Lara Vilanovaren argazkia eta kolorea ditu; Sara Blanco aritu da ekoizpen-zuzendari lanetan; Tito Blázquez soinuan eta Paula Iglesias bera edizioan. Noisestudioako Iosu Gonzalezek burutu zituen soinu-diseinu lanak, eta Irusoin etxeak sinatu du irudiaren postprodukzioa. Era berean, Paula Iglesias eta Ana Serna zuzendariak dira ere ekoiztetxe exekutiboak. Euskara zein gaztelaniaz errodaturiko filma da. 'Hondarrak' lana 2022ko azaroan izan zuen nazioarteko lehen emanaldia, New Orleans Film Festivalen, Louisianan (AEB).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Hondarrak' filma saritu dute Argentinan eta Valentzian

'Hondarrak' filma saritu dute Argentinan eta Valentzian