

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 19 de enero 2020, 22:27
Herri Urratsen 37. edizioa Ipar Euskal Herriko kolegioak laguntzeko egingo dute. 'Gaki ge (bagoaz)' lelopean maiatzaren 10ean ospatuko dute Senperen (Lapurdi). Aipatu bezala, aurtengo edizioko etekinak Kolegioetako ikasle kopuruaren gorakadari erantzuteko eraikin berriak diruztatzeko erabiliko dira.
Peio Jorajuria elkarteko lehendakariak duela egun batzuk nabarmendu zuenez, Seaskako lau kolegioak ikasle gehiegi dituzte. Hala, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak bide berriak behar ditu ikasle kopuru izugarriari erantzuna emateko. Hala, Piarres Larzabal, Ziburuko (Lapurdi) kolegioak jasoko du Herri Urratsen laguntza ekonomikoa.
Lehen aldiz, 1.000 ikasleen langa gaindituko dute Seaskako lau kolegioek 2021. urtean. Esaterako, Ziburuko ikastetxea 300 ikasle hartzeko kapaz da, baina, egun 321 ikaslek dihardute ikasten bertan. Dena den, oraindik ez dakite zehazki noiz, non eta nola egokituko duten plangintza.
Seaska alternatiba bat baino gehiagoren inguruan eztabaidatzen ari da: beste eraikina handiagotzea, ikasleen banaketa karta egokitzea edota Lapurdi kostaldean kolegio berri bat eraikitzea dira ideietako batzuk. Herri Urratsen antolatzaileek iragarri zutenez, urtero Iparralden ospatzen den ekimen hauxe ez da festa bat soilik, Ipar Euskal Herriko ikastolak sostengatzeko hitzordu nagusia baita.
Ihintza Bidart Herri Urratseko koordinatzaileak aurkeztu zuen aurtengo leloa eta marrazkia. 'Gaki ge' Senpere aldeko zonaldean (Lapurdi) erabiltzen den euskalkia da, eta bagoaz esan nahi du euskara batuan. Bestalde, marrazkiak Herri Urrats egunaren festan egitasmora bertaratzen diren bisitari askok buru gainean daramaten txapelari egiten dio erreferentzia, ikurrina eta lauburua daramatzana. Hortaz, aurten logo bihurtu dute urtez urte hainbeste Herri Urratsetan ikusgai egon den txapela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.