Borrar
Urgente Japón activa la alerta de tsunami ante un terremoto de magnitud 7,6

Haur eta gazteentzako ipuin-lehiaketa izango da Gabonetan, Okondon

Ipuinak bertako udal liburutegian entregatu beharko dira, abenduaren 16ra arte

Paul Picado

Igandea, 27 azaroa 2022, 09:15

Comenta

Gabonetan beste leku askotan egiten duten bezala, haur eta gazteentzako ipuin-lehiaketa antolatu dute Okondon ere bai. Parte-hartzaileek entregatu beharko duten lanaren gaia 'Gabonak planeta zaintzen' eta 16 urte artekoei zuzenduta dago.

Ipuinak bertako udal-liburutegian entregatu beharko dira, abenduaren 16 baino lehen. Euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke, eta bi kategoria bereizi dituzte sarietarako. Alde batetik, 7 eta 10 urte artekoak, eta bestetik, 11 eta 16 urte artekoak. Dena den, kategoria bakoitzeko sari bat bakarrik banatuko da.

Lehiaketaren helburua da literatura-sorkuntza eta idazteko zaletasuna bultzatzea haurren artean. Horrez gain, ingurumenaren babesa ere nolabait sustatu nahi dute. Ohikoa denez, aurkezten diren lanek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, haurrek asmatutakoak, eta baita Gabonen ingurukoak ere. Era berean, A-4 formatuan idatzi beharko dira, eskuz, eta letra argiz, ipuinak irakurriko dituen epaimahaiek ulertzeko arazorik izan ez dezaten. Gutxienez, orrialde bateko ipuina izan beharko da, eta gehienez, bi orrialdekoa.

Lanak aurkezteko baldintzei dagokienez, parte-hartzaileek beren datuak bete beharko dituzte udal-liburutegian hartu beharko duten inprimaki batean. Bestalde, egiten duten ipuina gutun-azal batean sartuko dute, norberaren datuak jarri gabe, eta gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta norberak aukeratutako ezizena.

Lana entregatzeko ordutegiari dagokionez, 17.00etatik 20.00etara egin daiteke, eta sari banaketa, azkenik, abenduaren 24an izango da, herriko frontoian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haur eta gazteentzako ipuin-lehiaketa izango da Gabonetan, Okondon

Haur eta gazteentzako ipuin-lehiaketa izango da Gabonetan, Okondon