Borrar
Ilea ere, jateko modukoa. E. C.

Gozozaleen paradisua

Balmasedan, otsailaren 24, 25 eta 26an, Horkasitas jauregian, BasqueTxok ospatuko da, txokolate eta kafearen jaialdia

Leire Larrazabal

Domingo, 19 de febrero 2023, 19:10

Comenta

Gozozalea zara? Hala bada ezin duzu galdu BasqueTxok, Balmasedan otsailaren 24an, 25ean eta 26an (ostiraletik igandera), txokolatearen eta espezialitateko kafearen jaialdiaren bigarren edizioa. Hitzordua Horkasitas jauregian izango da eta bertaratzen direnek, hitzaldiak, dastatzeak, 'showcooking' saioak, salmenta-guneak eta beste hainbat kontuz gozatzeko aukera izango dute. Eta dena, dohainik.

Hurbiltzen direnek hemengo eta mundu osoko 'bean to bar' txokolateak eta espezialitateko kafeak ezagutu ahal izango dituzte bertatik bertara. Ikustearekin bakarrik ez bagara konformatzen, mokadutxo bat nahiago badugu, dastaketetan murgildu gaitezke. Antolatzaileen arabera, «proposamen berritzaileak eta betiko zaporeak», izango ditugu.

Etxeko txikienek ere txokolatearen nondik norakoak ikasteko beta izango dute tailerretan, eta primeran pasatzeko aukera errezeta gozo-gozoak prestatzen dituzten bitartean. Nagusiek ere, amantala janzteko aukera izango dute. Itzal handiko sukaldari eta gozogileek emandako 'showcooking' eta bestelako saioekin. «Sekulako gozoak prestatzen ikasiko duzu», gogoratu dute. Adituen hitzaldiak ere izango dira. Zaleei, profesionalei eta ostalaritza-sektoreari zuzendutako hitzaldiekin.

Baina dena hain gozoegia izan ez dadin, kafearen eta tearen txokoa ere izango da. Oraindik zerbait gehiago nahi duzula? Ez galdu Yolanda Aberasturik prestatuko dituen txokolatezko orrazketak. Bere estilista-taldeak ile-apainketaren artea eta txokolatearen testurak elkartuko dituzte BasqueTxok jaialdiari hasiera emateko.

Informazio guztia hemen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gozozaleen paradisua

Gozozaleen paradisua